
Cartas al Director
AURREKO egunean ETB1 teko Kalaka saioaren gaia Irlandako prozesua izan zen eta gonbidatu batzuen ezjakintasunari eta manipulazioari erantzun nahi diegu. Irlandako prozesua ez da perfektua, alde askotatik da kritikagarria (eta, Joseba, kontuz ETA erakunde armatuaren dokumentuak jendaurrean aurkeztearekin, orain 10 urte nahikoa izan zen HBko mahai nazionaleko kideak espetxeratzeko -Alternatiba Demokratikoa- eta beste batzuk barrura joan dira Zutabe ren bat edukitzeagatik), baina irlandar gehienek adostutakoa da eta guk hori errespetatu eta onartzen dugu.
Prozesu horretatik, eta Euskal Herria eta Irlanda desberdinak direla jabetuta nahikotxo ikas dezakegu. Borondaterik gabe ezinezkoa da prozesu bat martxan jartzea, hori ezinbestekoa da eta gatazka piztuta dagoenean ere elkarrizketak jarraitu behar du (sukaldean, jantokian...). Estatuek argi eta garbi adierazi eta onartu behar dute herritarren nahia errespetatuko dutela (Downing Streeteko aldarrikapena eta ez Zapateroren Espainiako Kongresuko adierazpena) eta elkarrizketa eta negoziazio bidez alde guztiek konpromisoak adostu behar dituzte (su-etenak eta biolentzia ezak, presoak, desmilitarizazioa, giza eskubideak, biktimak...) prozesua egonkortzeko. Eta bakea horren guztiaren ondorio izango da.
Horrela, momentuko soluzioak bilatu behar dira eta etorkizunerako aukera politiko guztiei ateak zabaldu -uhartearen batasunari ere bai-, eta bideragarriak direla bermatu. Irlandan, marko politiko juridiko berria adostu zuten alde guztiek eta herritarrek onartu erreferendum bidez (hasieran guzti-guztiek ez zuten onartu, DUP eta unionisten erdiak ezetz esan zioten 1998ko akordioari). Marko berriak autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren korapiloak askatze bidean jarri behar ditu. Alde batetik, Irlandako kasuan, autodeterminazioa errealitatetik abiatu zen eta iparraldeko eta hegoaldeko herritarrek biok elkarrekin baina bakoitzak onartuta gauzatuko da edozein aldaketa. Eta bai, Irlanda hegoaldeko estatuak konstituzioaren 2. eta 3. artikuluak moldatu behar izan zituen eta iparraldeko sei konderrien gaineko burujabetza iparraldeko eta hegoaldeko herritarren nahiaren menpe jarri zuen; Londresek aldatu beharko duen moduan -horixe sinatuta dauka akordioan- irlandarren nahia Irlanda batua izango denean.
Bestaldetik, lurraldetasunaren korapiloa askatze bidean jarri zuten, momentuz Irlanda iparraldea Erresuma Batua da, baina Irlanda iparraldearen etorkizunean hegoaldeko estatuak badauka gaur egun britainiar estatuak besteko zeresanik (edozein aldaketa hegoaldean ere onartu beharko dute), irlandar nazio mailako edo uharte osoko egiturak sortu dituzte, iparraldeko ministroek hegoaldeko aferetan parte har dezakete, iparraldeko herritarrek nahi badute irlandar naziotasuna eduki dezakete, etab.
Beraz, alde guztiek "ordaindu" behar izan dute zer edo zer normalizazio politikorako trantsizioa martxan jartzeko eta bakea eraikitzen hasteko. Unionistek iparraldeko herritarren erabakitze eskubidea eta iparraldearen irlandartasuna (hegoaldeko estatuaren parte hartzea, nazio mailako egiturak...) onartu behar izan dute; errepublikar eta abertzaleek, berriz, autodeterminazioaren aplikazioa uharteko bi errealitateak kontuan hartu eta bien oniritzia behar dela onartu behar izan dute.
Laburbilduz, gatazkaren oinarrian dauden autodeterminazioa eta lurraldetasunaren korapiloak askatze bidean momentuko soluzioak bilatu eta etorkizuneko aukera guztiak bermatu zituzten Irlandan.
Jon Etxebarria 'Txontxe'
Askapena
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |