Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra, euskaltzain oso izateko bidean

euskaltzaindiako 29 eta 30. zenbaki hutsarteak beteko lituzkete bi aukeratuek

Azaroan egingo den osoko bilkuran erabakiko da sei kidek luzatu dituzten bi proposamenak onartuko diren ala ez

elene arrazola enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Euskaltzaindiak Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942) eta Lourdes Oñederra (Donostia, 1958) urgazleak euskaltzain oso izateko proposatu zituen atzo Donostian egin zuen osoko bilkuran. Era horretan, 29. eta 30. zenbaki hutsarteak beteko lirateke, Torrealdai lehenbizikoan eta Oñederra, aldiz, bigarrenean.

Bizkaitarraren proposamena Jose Antonio Arana Martixa, Miren Azkarate eta Andres Urrutiak aurkeztu zuten eta donostiarrarena, berriz, Henrike Knörr, Xabier Kintana eta Pello Salaburu euskaltzain osoek. Orain, Euskaltzaindiako gainerako kideek hartuko dute erabakia bozketa bidez azaroan ospatuko duten osoko bilkuran.

lourdes oñederra Duela 49 urte sortu zen Oñederra Donostian. Derrigorrezko ikasketak amaitu ondoren, Filologia Hispanikoko lizentziatura ikasten hasi zen eta 1980an lortu zuen diploma. Zazpi urte beranduago, Euskal Filologian doktoratu zen euskal hizkuntzaren palatizazioari buruzko tesi bat aurkeztu ondoren. Bien bitartean, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzan aritu zen. Horretaz gain, Arts The University of Iowa masterra egin zuen.

Gaur egun, EHUko katedraduna da eta Unibertsitate honetako Filologia eta Geografia eta Historia Fakultatean dihardu Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean bertan Fonetika eta Fonologia irakasten.

Gainera, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1996ko martxoan eta komunikazio eta ponentzia ugari eginak ditu eta biltzar askotan parte hartu du, hizlari eta aditu bezala. Eta emakumeari sugeak esan zion liburua ere argitaratu zuen 1999an.

joan mari torrealdai Foruan jaio zen Joan Mari Torrealdai Nabea 1942an. Olite eta Arantzun aritu zen Filosofia eta Teologia ikasketak betetzen Toulousen atera zuen Teologiako lizentziatura 1972an. Ondoren, Hizkuntza Frantseseko diplomatura, Gizarte Zientzietako lizen-tziatura, Informazio Zientzietan graduko lizentziatuak egin zituen. Zientzia Politikoetan eta Soziologian ere doktorea da.

Lan arloari dagokionez, kazetaritza eta irakaskintzan aritua da Torrealdai. Besteak beste, Deustuko Unibertsitatean Soziologiako irakasle izan da eta Doktoratutzako klaseak ere eman ditu Euskal Herriko Unibertsitatean zein Deustukoan. Bestalde, Euskal Idazleen Elkartea erakundeko idazkaria izana da baita Soziologoen Euskal Elkartea erakundean ere.

Anaitasuna hamabostekaria zuzendu zuen eta Euskaldunon Egunkaria -ren Administrazio Kontseiluko kidea izan zen hasieratik. Hedabide berdineko lehendakaritza ere bete zuen. 1977. urteaz geroztik, Jakin aldizkariaren zuzendaria da. Hamaika lan argitaratu ditu eta sari ugari jaso ditu urte hauetan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Arana, Azkarate eta Urrutiak proposatu dute Torrealdai eta Kintana, Salaburu eta Knörrek berriz Oñederra
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |