Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Gazteentzako eraikin berria egingo dute industrialdean

zarautz eko18 urtetik gorako bizilagunei zuzendutako ekipamendua izango da

Abendañon egingo den 1.100 metro karratuko gunea 2010 urtearen bukaeran eraikita egotea espero du Udalak

Bizilagunak, eraikinaren inguruan izan zen bileran.argazkia: a.l.

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Gazteentzako eraikin berri bat egingo du Zarauzko Udalak Abendaño industrialdean. Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren barruan, ekipamenduetarako eraikina dago aurreikusita gune horretan eta gazteei eskaintzea erabaki dute Udaleko arduradunek. Zentroak 18 urtetik gorako bizilagunak elkartzea izango du helburu eta aurten, proiektua esleitu ondoren, 2010ean eraikita egotea espero dute. Gazteria arduradunek bilera bat egiteko deialdia egin zuten asteazken iluntzerako eta, bertan, etorkizuneko eraikinaren ezaugarriak azaldu zituzten.

Gazteria teknikaria den Onditz de Leizaolak azaldu zuenez, bilera, alde batetik, espazioa definitzeko eta bestetik, zein behar ase behar diren jakin eta lan talde bat sor-tzeko antolatu zuten. Horretarako, beste bi bilera gehiago egingo dituzte, azaroaren 14ean lehena eta abenduaren 19an bigarrena.

Eraikinak 1.100 metro karratu eta solairu bakarra izango ditu, beraz, gaur egungo Putzuzulo gaztetxea baino handiagoa izango da. "Aurreko legealdian egin zen lehiaketa eta bederatzi proiektu aurkeztu ziren. Aurten aukeratu behar dugu nori esleitu", azaldu zuen Gazteria zinegotzia den Andoni Ibargurenek (EB-Aralar). Arkitektoei aipatutako neurriak azaldu zituen Ibargurenek eta etorkizuneko eraikinak, 470 metro karratuko areto nagusia, 190 metroko topagune bat, 35 metroko arkupea, 90 metro karratuko taberna, 24ko komunak, erabilera anitzeko lau gela eta entsegu aretoak izango dituela jakinarazi zuen.

Gazteentzako guneak grabaketak egiteko estudioa eta berdegunea ere izango ditu. "Bi entsegu gela aurreikusi zituzten, baina guk gehiago jartzeko premia ikusten dugu. Bost izan daitezen saiatuko gara", adierazi zuen Gazteria zinegotziak. Udalak hiru erabiltzaile mota aurreikusten ditu: gazte elkarteak, 18 urtetik gorako gazteak eta musika taldeak. Zarautzen 24 musika taldek entseatzen dute Vista Alegren eta hiru lokalak txiki geratu zaizkie.

"Gustatuko litzaiguke aurreko legealdian adostutako neurri horiek beste modu batean eztabaidatuta egon izana, baina orain hau dugu esku artean eta lotuta gaude, bestela, diru laguntza batzuk ere galduko liratekeelako", nabarmendu zuen Aralarreko kide den Aser Lertxundik. Kudeaketa ere adostu nahi dutela azaldu zuen Ibargurenek. "Gune bat izango du autogestiorako, eta beste bat elkarteek eta Udalak elkarrekin koordinatzeko. Bestalde, taberna nola kudeatu ere erabaki beharko dugu", adierazi zuen Ibargurenek. Besteak beste, autogestioa bideratzeko bilera gela bat behintzat beharko luketela azaldu zuten gerturatutako gazteek eta gaztelekuko arduradunen izenean, Ainhoa Egañak, breakdance eta kickboxing taldeentzat gela bat eskatu zuen, ispiluak eta tatami lurrarekin.

Lokal berri bat eraikitzeko beharra zegoen galdetu zuten hainbat gaztek eta Gazteria arduradunek azaldu zutenez, gaztetxeko egoera behin-behinekoa da, bertan etxebizitzak eraikiko dituztelako eta, ondorioz, hango gazteek beste leku bat beharko dute etorkizunean. Bestalde, Zarautzek kultur ekintzak egiteko leku bat behar duela nabarmendu zuten. Beste eraikin bat egin baino lehen, gaztelekuaren erabileraren balantzea egin beharko li-tzatekeela azaldu zuten bileran izan ziren gazteek. De Leizaolak eran-tzun zuenez, 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek erabiltzen dute gunea eta adin tarte horietako gazteek egin dute lekua bere.

Bilerara agertu ziren bizilagunek talde guztien beharrak jakin gabe espazioa ezin zitekeela definitu nabarmendu zuten eta bi orduren ondoren, herriko talde guztientzat beste deialdi zabal bat egitea erabaki zuten. Ondoko helbide elektronikora bidali beharko dituzte beharrak: gazteri@zarautz.org. Azaroaren 7a izango da ideiak bidaltzeko azken eguna.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Gazte eta musika taldeek azaroaren 7ra arte izango dute ideiak udaletxean aurkezteko epea zabalik
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |