Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

eae-anvko kideek lan taldeak osatu dituzte

Batzorde informatiboetan eta osoko bilkuretan parte hartuko dutela esan dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. Tolosako EAE-ANV taldeko kideek "udal funtzionamenduan txertatzeko eta herrigintzaren alde egiteko" gaika lan taldeak osatu dituzte. Hala, Jokin Bildarratz alkateari eta idazkariari eskutitz bat helarazi diote euren eskakizuna kontutan hartzeko eskatuz.

"Lau hilabete pasa dira Udala eratu zenetik eta gure parte hartzeko gure eskaerak ez du inongo eran-tzunik jaso. Are gehiago, Tolosako Udalean hartzen diren erabakietan EAE-ANV taldeak parte hartzeko aukerarik ez izatean, erabaki horiek ez dute herritarren ordezkaritza osoaren erabateko bermea eta zilegitasuna", azaldu zuen Antton Izagirre, alderdiko ordezkariak.

Modu honetan, taldeko kideek udal batzorde informatiboetan eta Osoko Bilkuretan parte hartzeko erabakia hartu dute, arlo askotan lanean ari diren ordezkarien bidez. Horretarako, kide ezberdinak izendatu dituzte bileretan agertu eta ekarpenak egin ditzaten.

Talde hauen koordinatzailea Antton Izagirre izango da. Eider Elduaien gazteriarekin zerikusia duten gaiez arduratuko da, Hektor Espin hirigintzaz, Silvana Ostiza gizarte ongizateaz, Dabid Miangolarra ingurumenaz, Manex Kortajarena kulturaz, Aitor Iztueta kirolaz, Rebeka Calvo emakumeaz, gai sozio-ekonomikoez Begoña Aristi eta Koldo Maiz eta, azkenik, euskaraz eta aurrekontuez Antton Izagirre.

"Pertsona hauen parte-hartzea inongo trabarik gabe eta normaltasun osoz gauzatu dadin, zera eska-tzen diogu alkateari: lehenbailehen jar dezala gure eskura batzorde ezberdinen plangintza eta aurrerantzean dei iezaguzula batzorde bilera guztien eguna, ordutegia eta gai zerrendaren berri aurrez jakinaraziz", gehitu zuen Antton Izagirrek.

Tolosako EAE-ANV taldeak bizi duen egoera "diskriminatzaile eta ez demokratikotzat" jotzen du. "Bigarren indar politikoa gara eta bi mila tolosarren aukera politikoa udal jardueratik kanpo utzi du Alderdi Politikoen Legeak. Honetan, Jokin Bildarratzek sostengatzen duen PNV alderdiak erantzukizuna du", argudiatu zuten. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |