|

Lezoko landa eremua.argazkia: a.m.
Lezo. Nekazal eremuan bizi diren lezoarrek, herrira jaitsi ahal izateko edo gainerako enkarguak egiteko, taxian ibili ahal izango dute Foru Aldundiak eskainitako diru laguntzari esker (bono-taxi deitu zaio). Lezoko Udalak informazio kanpaina bat hasi du eta orain arte, 95 erabiltzaile hipotetikoen artean, 11 eskakizun bideratu dira.
2006. urtean Udalak ikerketa bat egin zuen Lezoko landa eremuko beharrak ezagutzeko. Ikerketa horretan, besteren artean, landa eremuan garraio beharra dagoela ondorioztatu zen.
Behar horren aurrean, Udalak aurten kanpaina bat jarri du martxan nekazalguneko biztanleei bono-taxi programari buruzko informazioa emateko. Programa honen bitartez Diputazioak diru-laguntzak eskaintzen ditu taxia erabiltzeko.
Diru laguntza eskuratzeko beharrezkoa da norberaren izenean ibilgailurik ez izatea. Ordainketak hiru hilero egiten dira banku transferentziaren bidez, eta laguntzaren zenbatekoa bakoitzaren diru sarreren araberakoa izaten dira.
Informazio kanpaina honetan 123 pertsonari eman diete programa honen berri. Haietatik, 95 nekazari dira bono-taxi programaren onuradun hipotetikoak, ez daukatelako norberaren izenean erregistratutako ibilgailurik. Egun, 11 dira bideratu diren eskaerak.
Beste erabiltzaileak Orain, Udalak bono-taxi programa mugikortasun arazo handiak dituzten herritarrei ere zabaldu nahi die. Egitasmo honetarako eskaera egin ahal izateko ondoko baldintzetako bat bete behar dute: mugitzeko gurpil aulkia edo bi bastoi izatea edo urritasun psikiko sakonak eraginda, garraiobide arruntak erabiltzeko zailtasunak edukitzea.
Informazio gehiago nahi duenak, udaletxeko 943 524650 telefonora deitu eta Dami Muñozengatik galdetu dezake. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |