|

Praileaitz kobazuloaren ataria.argazkia: n.g.
zumaia. Zumaiako Natur Taldeak, Aranzadi eta Indamendi elkarteen laguntzarekin eta Zumaiako Udalaren babesarekin, aurtengo Aste Mikologikoa antolatu du. Perretxikoen sailkapen tailerrarekin hasiko dira gaur ekitaldiekin.
Zumaiako Alondegiko aretoan eskainiko dute Natur Taldekoek tailerra eta 19.30ean zabalduko dute. Ahal izanez gero, herritarrei perretxikoak eramateko eskaera egin dute antolatzaileek, jasotakoa bertan sailkatzen ikasi dezaten. Perretxikoen munduaz aritzeaz gain, aurten Praileaitz kobazuloa izango dute ardatz Natur Taldekoek. "Urtero naturarekin lotutako beste gai bat jorratzen dugu Aste Mikologikoan eta, aurten, ondoan dugunez, Praileaitzi buruz ekitaldiak antolatzea erabaki dugu", azaldu du Natur Taldeko kide den Inaxio Manterolak.
erritoak gogora Ostiralean Praileaitz gaur hitzaldia eskainiko du Javier Castrok, 19.30ean Indamendi elkartean. Ondoren, perretxiko dastaketa egingo dute. Gauean, aspaldian perretxiko eta beste landareekin egiten ziren erritoak ekarriko dituzte gogora. Edari magikoa Praileaitzen ekitaldia 22.00etan hasiko da Alondegian. "Gure herrialdea mikofiloa da, perretxikoekin lotutako ohiturak aspaldikoak dira. Praileaitzen xamanen batek edariak egiteko perretxikoak asko erabiltzen zituela erakutsiko dugu", nabarmendu du Natur Taldeko kideak.
Urtero bezala, perretxiko zaleak Beheko plazan elkartuko dira larunbatean 8.00etan. Zumaia inguruan perretxikoak jasotzea izango dute helburu. Aurkitutako moten sailkapena 16.00etatik 20.00etara egingo dute Aranzadikoen laguntzarekin, Alondegian.
Igandean amaituko da aurtengo Aste Mikologikoa eta perretxikoak zein Praileaitz ardatz izango dituzten erakusketak jarriko dituzte Alondegian, egun guztian zehar. "Paperarekin Praileaitz kobazuloa sortuko dugu eta haurrentzako tailerrak izango dira", adierazi du Manterolak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |