Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Legazpiko Izadi-Zaleak mendi taldeak 2007-2008 denboraldia hasi du

euskal herriaren iparraldea ezagutzea nahi dute eta bertara zortzi irteera antolatu dituzte

Txangoa.argazkia: izadi-zaleak

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

legazpi. Izadi-Zaleak elkarteko mendizaleek 2007-2008 denboraldiari hasiera eman diote jada. Irailean Samiño eta Akaitzen izan ziren eta urrian Picos de Europan eta Santa Teodosian izan dira dagoeneko. Asteburu honetan, berriz, Abodira joango dira.

Denboraldi honetan beste zazpi aldiz joango dira Iparraldera, legazpiarrek horren gertu dauden baina askorentzat horren ezezagunak diren paraje haiek ezagutu ditzaten. Gainera, beti bezala, irteeretako ba-tzuk haurrei zuzenduak daude.

Azaroan bi txango izango dira. 18an haurren taldea Landatik Albertiara joango da eta 25ean Iparraldeko Oilarandoira. Abendurako beste bi irteera antolatu dituzte: 2an urte bukaerakoa egingo dute eta 16an Harpeako kobara joango dira. Honenbestez, 2007a agurtuko dute.

Urte berriari ongi etorria emateko, urtarrilaren 1ean Urretxuko Irimo mendira joango dira. Bertan, Goierri taldekoek prestatutako salda eta txorixoa dastatzeko aukera izango dute.

Urtarrilean beste bi irteera izango dira: 20an haurrek Legazpitik Ormaiztegira ibilbidea osatuko dute eta 27an Iparraldeko Adar-tzan izango dira. Otsailaren 17an helduak Iparlara joango dira eta 24an haurrak Oñatira.

Martxoan eski egitera joango dira, Urrakitik Tolosara bitarteko ibilbidea osatuko dute eta Irubelakaskoara joango dira. Apirilean lau irteera izango dira: Araiara, Sierra Candinara, Zumaiara eta Iparraldeko Itsusi Harriak izeneko parajera. Maiatzean bi txango bakarrik izango dira: haurrak Segurara joango dira eta helduek Lizarragatik Gasteizera ibilbidea osatuko dute.

Ekainean helduak Baigurara joango dira eta haurrek bi saio izango dituzte: denboraldi amaierako festa egingo dute eta kanpaldia ere bai. Azkenik uztailean asteburuko irteera izango da Pirinioetara. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
REMO
Todos pendientes del mar en la primera jornada en La Concha
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |