|

Herriko enpresetako ordezkariak Euskara Patronatuko egoitzan.argazkia: k.f.
Azpeitia. Azpeitiko Udalak eta Euskara Patronatuak orain dela urtebete sortu zuten Elegune, Enpresen Hizkuntza Gestioa Hobe-tzeko Zentro teknikoa. Herrian dauden 130 industria arloko lantokietatik 60 enpresa ari direla parte hartzen adierazi zuten arduradunek.
"Plan pilotu bat bezala hasi zen Elegune eta, egia esan, egoera ezin hobea da. Harrituta utzi gaitu zer gogo azaldu duten enpresa guztiek eta planaren helburua zein den oso ondo hartu dute. Langileen %90 euskalduna da eta etorkizuneko langile guztiak euskaldunak izango dira, horregatik hauei euskaraz lan egiteko aukera ematea da gure asmoa", azaldu zuen Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendaria den Patxi Saezek.
Herriko 60 enpresak euskararen normalizaziorako planak abian jarri izanak, Azpeitiko industria arloko langileen %80 harrapatzen duela adierazi zuen Saezek: "Kontutan hartu behar da merkataritza eta zerbitzu arloak ez ditugula zenbatzen datu hauen baitan. Gainera, lantoki handienetatik hasi gara lanean, eta guztiak sartu diren heinean, %80 hartzen du euskara planak. Gaur egun, hamar langile baino gutxiago dituzten enpresekin ari gara harremanetan jartzen".
Egoera onean aurkitzen den arren, enpresek kezkak izaten dituztela onartu du Euskara Patronatuko zuzendariak eta, horregatik, Fagor Kooperatibak urteetan aurrera daraman euskara planaren adibidea erakutsi nahi izan die arduradunei. "Proiektu berria dute Elegune eta oztopo eta zailtasun ugari ikusi dituzte bidean. Interesgarria iruditu zitzaigun urteetako esperientzia duten beste enpresen adibideak erakustea eta zailtasun horiek gainditu daitezkeela agertu", esan zuen Saezek.
Iñaki Errazkin Azpeitiko alkateak agertu zuenez, Elegunek urtebeteko ibilbidea bakarrik du eta eta maila progresiboan hainbat enpresatan sustapen lanak egin dira, euskara planak diseinatu eta planak martxan jarri dira, hurrenez hurren, "baina orain arteko esperientziari esker badakigu, euskarak enpresaren irudia eta barne komunikazioa hobetzen dituela eta helburu ekonomikoak lortzeaz bat produkziokoetan ere baloreak ere badituela". >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |