|

Azkoitia. Bizenta Mogel ipuin lehiaketan parte hartzeko aurkeztu behar diren lanak aurkezteko epea amaitzear dago. Ipuinak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean (Herriko Enparantza, 20750 Azkoitia helbidean).
Lanak goitizenarekin izenpeturik eta, honekin batera, ezizen bera duen itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira. Bestalde, sariketarako osatuko den epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du azken erabakia eta, hauek adierazi zutenez, sari banaketaren ostean, lanak liburu batean argitaratuko dira.
Lehiaketa hau hemezortzi urtetik gorakoek aurkezten dituzten euskaraz idatziriko ipuinentzat antolatu dute. Aurkeztu beharreko ipuinei dagokienez, berriz, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak izan beharko dute eta, gainera, lanek originalak eta beste inon argitaratu edota saritu gabeak izan beharko dute.
Aurtengo txapelketako hiru lehenengo sailkatuek oroigarria jasoko dute Azkoitiko kultur elkartearen eskutik. Lehenengo postua lortzen duen idazleak, gainera, 500 euro jasoko ditu; bigarrenak, 330 euro eta, azkenik, hirugarrenak, 200 euro.
'Paradisua' Iazko edizioan, Jon Martín azpeitiar gazteak lortu zuen Bizenta Mogel lehiaketako lehenengo postua. Paradisua izeneko lanari esker oroigarria eta 500 euro jaso zituen. Bigarren saritua, Irungo Ainara Maia izan zen Eta lapurrari ilargia izeneko ipuinarekin eta, azkenik, hirugarren postua, Koldo Aldalur azpeitiarrarentzat izan zen Neskatoa eta Tximeleta lanaren kalitateari esker. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |