Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Txankakuak kartel lehiaketa antolatu du Elgoibarren

Elkarteak era horretan aukeratuko du Gabonetako kanpainaren kartela

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Elgoibar. Elgoibarko Txankakua zerbitzu eta merkatarien elkarteak Gabonetako kanpaina irudikatuko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du estrainekoz.

Lehiaketa horretan 18 urtetik gorako elgoibartar guztiek parte hartzeko aukera izango dute eta irabazleak 250 euroko saria eskuratuko du.

Partehartzaile bakoitzak egoki ikusten duen teknika erabili ahal izango du (argazkia, marrazkia, pintura, collage...) baina, edonola ere, lan guztiek ondorengo testua eraman beharko dute: Elgoibarko merkatari eta zerbitzu elkarteak 1.800 euro oparituko ditu 10 erosketa-txeketan.

Izan ere, Txankakuako establezimenduek 500 euroko 2 eta 100 euroko 8 erosketa-txeke zozketatuko dituzte abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitartean erosketak egiten dituzten bezeroen artean.

Bestalde, okasiorako egindako lanak azaroaren 8ko 13.00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Elgoibarko 189 posta kutxan.

Kartelen tamaina A3 edo horren proportzionala izan beharko du eta, era berean, egileek formatu digitalean aukeztu beharko dituzte egindako lanak.

Lehiaketaren oinarriak Txankakuako establezimenduetan izango dira ikusgai.

Hala ere, ekimen horren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi duenak www.elgoibar.org Interneteko helbidean begiratu (elkarteen atalean) edo 943 747301 telefono zenbakira dei dezake (Nerea). >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
PLACAS SOLARES
Un nuevo decreto reduce los beneficios de la energía fotovoltaica
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |