
Patziku Perurena.argazkia: g.estrada
Donostia. Patziku Perurena goizuetarrak idatzi berri duen azken saiakera lana aurkeztu zuen atzo Donostiako Udal Liburutegian. Dakiguna idazten izenburupean, nafarrak azken urteen buruan idatzi dituen 93 artikulu bildu ditu bertan. Euskara, natura, maitasuna, gorrotoa eta beste arlo ugari lantzen ditu idazleak eguneroko baten antzera antolatu duen obra honetan. Horretaz gain, hizkuntzarekin jolastu du eta errima antzekoa duten hitzak elkartu ditu.
Alberdania argitaletxeak plazaratu duen Dakiguna Ikasten lanean Perurenak estimatzen dituen hainbat pertsonei erreferentzia egin die. Joxe Mari Aranalde, Joseba Sarrionandia, Goizuetako artzainak, Joxe Uribarrena, Iñaki Segurola, Inazio Mujika,Joxe Mari Satrustegi dira lerroetan omentzen dituen batzuk.
Argitaratu zituen lehenbiziko obrak poema liburuak izan baziren ere, Perurena saiakeraren munduan murgildu da azken honetan. Alberdaniako Inazio Mujikak gogoratu zuen bezala, 22 urte igaro dira Lei-tzan bizi den idazle honek lehen liburua argitaratu zuenetik. Joannes d'Iraolaren poema bilduma, Emily, Iraingo apaiz gaztearen Kantutegi Zaharra, Ixileko kantak, Leitzako errege erreginak, Harrizko pareta erdiurratuak dira, besteak beste, Perurenak azken bi hamarkada hauetan idatzi dituen lanak.
begirada berezia Patziku Perurenaren testuak hizkuntza aberats batekin daude idatziak, baina horretaz gain, idazleak erabiltzen duen begirada berezia ere da aipagarria. Ildo honetan, Inazio Mujikak berak ere goraipatu zuen puntu hau, "Pa-tzikuk ez du adhesiorik bilatzen, bere begirada testu ederrak sortzeko erabiltzen du eta oso erabilgarria eta eskergarria da bere lana", esanez.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |