Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

'Jakin' aldizkariak omenaldi "xume" eta beroa eskaini dio Jose Antonio Arana Martijari

Miel A. Elustondo k euskaltzainari egindako elkarrizketa kaleratu du argitalpenak

Donostian egindako ekitaldian Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi eta Pruden Gartziak hartu zuten parte

Jose Antonio Arana Martija, atzo, Jakinek Donostian duen egoitzan.ARGAZKIA: RUBEN PLAZA

TERESA SALa enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

DONOSTIa. Jose Antonio Arana Martija (Gernika-Lumo, 1931) bibliografo, musikologo eta euskaltzain emerituak omenaldi "xume" eta beroa jaso zuen atzo Jakin aldizkariaren eskutik. Izan ere, argitalpenaren 161. zenbakian eta Historia bizia sailean elkarrizketa luze eta sakona egin baitio Miel A. Elustondo idazleak. "Benetako omenaldia autore baten bizitza ezagutzera ematea da, eta elkarrizketa honekin bide horretan abiatu besterik ez gara egin", azaldu zuen Jakin eko zuzendari den Joan Mari Torrealdaik. Berarekin batera, aldizkariko kontseilu editorialeko kide Joxe Azurmendi, Azkue Bibliotekako zuzendari Pruden Gartzia eta Miel A. Elustondo idazleak hartu zuten parte ekitaldian.

Jose Antonio Aranak hitzaldi labur bat eskainiko zuela agindu eta konplitu egin zuen esandakoa. Bi hitz eskaini zituen. Lehenengo Karlos Santamaria gogoratu zuen: "Santamariari esker egin genuen Jakin aldizkariaren aldaketa, eta Arantzazuko teologia aldizkaria izatetik euskal kultura eta zientziaren argitalpena izatera pasa zen". Ondoren, "musikaren bidez hitz egitea" gustatuko litzaiokeela aitortu zuen Aranak, "baina horretarako, bertsolaria izan behar da eta bertsolariek, maiz, harresi bat aurkitzen dute, emozioak ez duelako beti uzten norberak esan nahi duena azaltzen".

'bizitzaren zukua' Eskerrak eman zizkien Aranak Jakin aldizkariari, bere familiari, herriari eta komunikabideei. Izan ere, bere aburuz, "irrati, telebista eta egunkarien eskuetan dago euskal kulturaren gidaritza eta zabalkundea". "Beharrezkoa dugu mundu mediatiko honetan komunidabideek euskal kulturaren alde zer edo zer baino gehiago egitea", gaineratu zuen.

Jakin ek argitaratu berri duen elkarrizketari dagokionez, Aranak, bere bizitza islatzen duela esan zuen. "Elustondori esker, aldizkariak nire bizitzaren zukua atera du eta jendaurrean ipini, sarritan gozoa izango da eta sarritan garratza", esan zuen gernikarrak.

'borondate handikoa' Miel A. Elustondok, ordea, esker oneko hitzak luzatu zizkion euskaltzainari. "Atsegin eta eskuzabal bere etxeko ateak ireki zizkidan, eta baita bere baitako jakintza bideak erakutsi ere, nola irakasleak ikasle hasi berriari", adierazi zuen. "Borondate handiko gizona da, gauza asko egin nahi dituena eta denetara heldu ezinik dabilena, euskara eta musika ez ezik, beste amodio bat daukana: familia", gaineratu zuen.

Pruden Gartziak, bestalde, 16 urte zituela telebistan japoniar bat euskaraz hitz egiten ikusteak sortu zion harridura aipatu zuen. Gernikan 1980. urtean Euskaltzaindiaren eskutik izandako topaketen berri ematen ari ziren eta beranduago jakin zuen Gartziak Jose Antonio Arana bertan aritu zela, antolatzaile lanetan. Gernikarra "abertzalea" dela azaldu zuen, baina baita "Unamunozalea eta Azkueren jarraitzailea" ere. "Azkue abertzalea zen eta politikarekin interesatu bazen ere beti eman zien lehentasuna kulturari eta euskarari, Aranak bezala", adierazi zuen. Joxe Azurmendik Arana "euskaldun unibertsala" dela adierazi zuen; "interesetan, estudioetan eta jardunbide nahiz presentzia sozialean ere anitza". Jakin aldizkariaren egoitzan egindako gorazarrea omenduaren hitzekin amaitu zen: "Nik landatutako lurra jorratuko dute etorriko diren apirilak, eta hortik sortuko dira udaberriko lorak".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
ESALDIAK
LAS FRASES
"Benetako omenaldia autore baten bizitza ezagutzera ematea da"  joan mari torrealdai .  Jakin aldizkariko zuzendaria
"Komunikabideen esku dago euskal kulturaren gidaritza eta zabalkundea"  jose antonio arana martija .  Euskaltzain emeritua
"Aranak, euskara eta musika ez ezik beste amodio bat dauka: familia"  miel a. elustondo .  Idazlea
"Azkuek beti eman zion lehentasuna kulturari eta euskarari, Aranak bezala"  pruden gartzia .  Azkue Bibliotekako zuzendaria
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |