
Donostia. Xabier Euzkitze Ipar Irlandako legebiltzarrean izan da eta elkarrizketa egin dio Sinn Féineko lehendakaria den Gerry Adamsi, Irlanda eta Euskal Herriko egoerei buruz duen ikuspegia ezagutzeko, Ostiral Sainduko hi-tzarmena sinatu zenetik 10 urte betetzeko hilabete gutxi batzuk baino falta ez diren honetan. Gaur gaueko 22:00etan, ETB-1eko "Kalaka" saioan izango da ikusgai elkarrizketa hau.
Horixe izango da aste honetako saioko gai nagusia, baina Euskal Herrian Irlandako erreferentea baliogarria izan daiteken ala ez ere eztabaidatuko dute: bakearen beharraz eta erabakitzeko eskubideaz jardungo dira ohiko kalakariak eta saio honetako gonbidatu bereziak.
Joseba Arregi Aldaketako kidea, Iñaki Antigüedad hidrogeologoa, Arantxa Azurza abokatua, Paddy Rekalde idazlea eta Markos Zapiain filosofo kontenplalaria izango dira aste honetako mahai ingurura gonbidatuak.
Iñigo Agirrek aurkezten duen Bolo Bolo-k, bestalde, igande honetan Erroman egin behar dituzten apaizen beatifikazioen inguruko gogoetak bilduko ditu. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |