|

Azkoitia.Merezi du... gomendatzen dizut bidaia lehiaketako irabazleen izenak jakitera eraman ditu Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoak. Honela, hamabi eta hamazazpi urte bitarteko mailan Joseba Elorza gailendu da. Elorzak Arcachoneko ur parkea gomendatu zuen eta MP3 irakurgailuaren edo argazki kamera digitala saritzat aukeratu ahal izango ditu.
Bestalde, 18 eta 34 urte bitarteko mailan Eba Sudupe izan da irabazlea. Sudupek Salzburgo, Mozarten herria, gomendatu zuen Merezi du... sariketan eta lehen saritzat, MP3 irakurgailua edota asteburuko egonaldi baten artean aukeratu beharko du.
Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoko arduradunak adierazi zuenez, guztira 72 gomendio jaso dira, hamabi eta hamazazpi urte bitarteko mailan 19 gomendio eta 18-34 urte bitarteko mailan, aldiz, 53 gomendio.
Aurtengo berrikuntza bezala, gazteek gomendioak zuzenean blogean sartzeko aukera izan dute eta lehiaketara aurkeztu diren gomendio guztiak www.aizue.com blogean ikus daitezke.
Lehiaketa honen bidez, Gazte Informazio Bulegoak bidaiei buruzko informazioa bildu eta beste bidaiariei erabilgarri izan dezaketen datuak jasotzea du helburu nagusitzat. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |