|

Mailu Mitxelena, Miren Lazkano eta Susana Larre, haur liburutegiko langile eta arduradunak.argazkia: m.s.s.
tolosa. Datorren asteazkenean Liburutegiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Tolosako haur liburutegiak ere ospakizunekin bat egingo du.
Bide honetan, astelehenean hasi eta ostiralera bitartean Eusko Jaurlaritzak antolatutako Irakurri kanpaina 2007an parte hartuko du hainbat jarduera ezberdin eginez. Horien artean, Liburu bat, adiskide bat edota Liburua duen erretratua .
Astelehenean, 18.00etatik aurrera, 4 eta 8 urte bitarteko umeei liburutegiari buruzko ipuinak kontatuko dizkie Idoia Sánchez tolosarrak. Gurasoei deia luzatu diete haurrak saiora eraman di-tzaten.
Asteazkenerako, aldiz, beste jarduera bat iragarri dute. Liburutegiko kamiseten zozketa egingo dute Errotan liburuak maileguan eramaten dituzten erabiltzaile guztien artean.
Bestalde, liburutegiaren lagunentzat ere oparitxo bat izango da egun horretan. Tolosako liburuen etxea zoriontzera inguratzen diren guztiei gozokiak banatuko dizkiete. Honez gain, pankarta txuri batean haurrei aukera emango zaie liburutegia zoriontzeko. Bertan, poesiak, hitz soilak, eskain-tzak, sinadurak, marrazkiak, kexak edota iradokizunak idatzi ahal izango dituzte eta parte har-tzen duten guztiek trukean gozokiak jasoko dituzte.
aste osoan zehar Halaber, datorren aste osoanLiburu bat, lagun bat egitasmoa martxan izango da. Hala, liburutegiko txartela atera-tzeko lagun bat eraman duen bazkideak opari bat jasoko du.
Era beran, Tolosako haur liburutegiko arduradunek ipuinen eta eleberrien irakurketa gida prestatu dute, aste berezi horretan liburutegia gai hartuta. Zerrenda horretan aipatutako liburu guztiak ikusgai izango dira eta maileguan hartzeko aukera izango da.
Bestalde, argazki lehiaketa bat ere martxan jarri dute. Argazkiak ateratzerako orduan, gaia honakoa izango da: norbait irakurtzen edo liburu batekin . Euskal Autonomia Erkidegoko kide diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen (12-16 urte bitartekoak) arteko argazki digitalen lehiaketa izango da. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |