|

oñati. Etxeko txikienak izango dira protagonista nagusi astebukaeran Oñatin. Era honetan, Goiena telebistak martxan jarri duen Kantari karaoke ikuskizunaren eskutik, 130 ume eta gaztetxo oñatiar arituko dira dantzan eta kantuan gaztelekuan. Saioak gaur eta bihar izango dira, 17.00 eta 16.30etatik aurrera, hurrenez hurren.
Debagoieneko 570 haurrek parte hartuko dute Goienak antolatutako ekimenean, 1995 eta 1999 urte bitartean jaiotakoak hain zuzen ere. Emanaldiak doan izango dira eta interesa duten guztientzako ateak zabalik egongo dira.
Koordinatzale den Iker Barandiaranek azaldu duenez, guztira 34 euskal kantuk osatzen dute errepertorioa. "Askotariko estiloak daude, esate baterako, pock, rock eta ska". Barandiranek proiektu honekin lortu nahi dituzten helburuak ere aipatu ditu: "Gaztetxoei zuzendutako ekintzak prestatzeaz gain, euskal kultura ere indartu nahi dugu. Ez da sariketa bat izango, ikuskizuna baizik ez baitugu nahi umeen artean lehiakortasuna bultzatu". Hurrengo hitzordua Eskoriatzan izango da, hilaren 27 eta 28an. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |