|

oñati. Oñatiko EAE-ANVren ustetan aurtengo jaiak "ondo garatu" dira "inolako gertakizun berezirik gabe". Alderdi politiko horren bozeramaile den Marijo Altubek azaldu zuenez "ongi" deritzote festa nagusietan "diru kopuru handi bat inbertitzea" baina, aldi berean, gogoratu zuen urtean zehar Oñatiko auzoetan ere antolatzen direla ospakizunak. Era honetan, EAEk proposatu zuen Udalak hauei ematen dien diru-laguntza berraztertzea "auzoetan jai duin batzuk egin ahal izan ditzaten".
Altubek adierazpen hauek atzo eskainitako prentsaurrekoan egin zituen, San Migel eta Errosaixo festei buruzko euren balorazioa ezagutzera emateko.
Horrela, EAEren iritziz, Txantxikuren jaitsiera ekitaldia "garrantsi-tzu eta arrakastatsuenetariko bat" izan da eta, honekin batera eta ohiturari jarraituz, Herri eta Errosaixo Bixamon egunek jendearen parte hartzea ere izan dute.
txosnak Halaber, Altubek gaineratu zuen txosna gunea "gero eta sendotuagoa" dagoela. "Gure ustez txosnaren arduradunek urteetako esperientziaren poderioz, gero eta egitarau txukunagoa prestatzen dute eta, ondorioz, adin ezberdinetako oñatiarren erantzuna baikorragoa da".
Bestalde, preso eta iheslari politikoen alde aurrera eraman zituzten ekimenak "oso jendetsuak eta emozioz betetakoak" izan zirela baieztatu zuen Altubek, "azkenean Udalaletxetik azaldu duten jarrera gainditu dugularik".
Kioskoaren kokapen berria EAEk "begi onez" ikusi du; hala ere, datozen urteetan"segurtasun neurriak zorroztu" behar direla aldarrikatu zuen atzoko agerraldian. "Haur ba-tzuk bertatik erori dira eta Arrasateko larrialdi zerbitzuetara eraman behar izan dituzte", esan zuen.
Azkenik, EAEk aipatu zuen festetako ekitaldiak "normalean" plazatik behekaldera mugatzen direla. Beraz, hurrengoetarako Atzeko kaleko plazatxoan "ekimen kultural zein musikalak eskaintzea" azter dezatela proposatu zuen, "jaiak espazio handiagoa har dezan". >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |