|

legazpi. Irailaren hasieran Gazte-Txokok berriro bere ateak ireki zituen eta aste honetan bertan bazkidetza kanpaina abian jarri da. Ikasturte honetan ere bazkide egin nahi duten gazteek, iazko txartela eta bost euro eraman behar dituzte.
Bestalde, bertako arduradunek dagoeneko hainbat ekitaldi antolatu dituzte gazteentzat eta euren gurasoentzat. Gazteei zuzendutakoei dagokienez, gaur bertan María llena eres de gracia filma eskainiko da.
Horretaz gain, urriaren 27rako Burdinola elkarteak antolatu duen txangoan parte hartuko dute. Korostiagako eremu babestura joango dira. Parte hartu nahi dutenek Gazte-Txokon bertan eman behar dute izena: asteartetik ostegunera 17.00etatik 20.00etara eta ostiraletik igandera 17.00etatik 21.00etara.
Bukatzeko, urriaren 15ean ate irekien eguna ospatuko da. 12 eta 16 urte bitarteko gazte guztien gurasoak Gazte-Txokora gonbidatuta daude. Bertan egiten den lana eta bertako langileak ezagutzeko aukera izango dute. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |