Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

III. Kale Pintura Lehiaketa izango da bihar Urretxu eta Zumarragan

euskarriak labeaga aretoan zigilatu behar dira, 9.00etatik 10.00etara

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumarraga. Bihar Urretxu eta Zumarragako III. Kale Pintura Lehiaketa izango da. Edozeinek parte hartu ahal izango du eta nahi beste lan aurkeztu ahal izango dira. Lanak lehiaketa egunean bertan egin beharko dira kalean: Zumarragako Euskadi plazan eta Renfeko trintxeran, edo Urretxuko Iparragirre plazan eta Areizaga kalean.

Lanen neurria gehienez 1X0,81 metrokoa izango da, teknika librea izango delarik. Edozein oinarri erabili ahal izango da, baina lana euskarri gogor batean jarri beharko da aurkeztu aurretik. Margotzeko beharrezkoak diren tresna guztiak egileek eraman beharko dituzte.

Erabiliko diren euskarriak Urretxuko Labeaga aretoan zigilatuko dira bihar bertan, 9.00etatik 10.00etara. Euskarriak aurretik prestatuta ekarri ahal izango dituzte parte-hartzaileek, baina ez da onartuko inolako marrazki edo marra aztarna duenik.

Lanak Labeaga aretoan aurkeztu beharko dira, bihar bertan, 13.00etatik 13.30era. Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Hartutako erabakia eta epaimahaikideen izenak lehiaketa egun berean, 14.30ean, jakinaraziko dira. Epaimahaia erabakia hartzen ari den bitartean aperitiboa eskainiko zaie lehiaketako parte-hartzaile guztiei Labeaga aretoan bertan.

Ondoren, sari banaketa izango da. Lanik onena egiten duenak 600 euro eta garaikurra eramango ditu. Horretaz gain, 300 euroko bi akzesit emango dira. Herrikoen artean lanik onena aurkezten duenak 300 euro eta garaikurra jasoko ditu. Bukatzeko, 16 urtetik beherakoen artean beste bi sari banatuko dira. Gazteei material artistikoa emango zaie. Dena den, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen kalitate artistikoa merezigarria ez balitz, sariak hutsik geratuko lirateke.

Lan irabazleen jabetza eta euren erreprodukzio eta erakusketa eskubideak antolatzaileenak izango dira. Saririk irabazi ez duten margolanak sari banaketa ekitaldiaren ondoren jaso ahal izango dira Labeaga aretoan, 15.00ak bitartean. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |