Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Maritxuren 'zazpi mirariak'

Koadrila bat dotore jantzita herriko kale batean.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

GORBATA eta jantzi dotoreak nagusitu ziren atzo Arrasateko kaleetan. Maritxu Kajoi festa ospe-tsuak hogeita hamar urte bete zituen lehenengo urteetan zuen distira berarekin. Txikiteroen zaindariak koadrilak egindako lore eskaintza eskertu nahi izan zuen herriko zazpi mirariak ezagutaraztera emanez.

Garibai etorbidea autoei ixtea, Cerrajerako biribilgunea, Biteri plaza (Gasolinera izena eman ziona), autopistaren lanak, Aramaio errekaren irekiera Otaloran, Biterin kokatu duten eskultura eta Udalatx mendiaren zulaketa bihurtu ziren aurtengo mirariaren ardatz nagusi.

20.30 inguruan gazte eta ez hain gazteek Erdikokale bete zuten, Txumairen gidaritzarekin eta txarangaren doinupean Maritxu nora zoaz eder galant hori? abesten zuten bitartean. Egun guztian zehar erori zen euriak momentu hunkigarrienari errespetua agertu zion eta, ohiturari jarraituz, petardo sorta baten argipean hasi zen eguneko ekitaldi bereziena.

Ondoren, pantaila erraldoi baten bitartez eta postal ugari zerutik erortzen zirelarik, Maritxuk Arrasateko zazpi mirariak jakitera eman zituen: aukeratutako obra eta proiektuak herritarren artean kritika handienak eta eztabaida gehien sortu zutenak izan ziren.

Aldi berean, aldarrikapenek ere hartu zuten hitza: Atxilotuak askatu , ez gaude denok eta PSOE errepresioa ez da bidea, Konponbide demokratikoaren alde bezalako lemak irakurri ahal izan ziren.

kaleak kolorez jantzita

Jaia larunbat goizalde arte

Soineko gorriak, beltzak edo berdeak eta estilo ezberdinetako trajeek kolorez bete zituzten herriko bazterrak. Guzti hau, egun honetarako apaindutako orrazkera eta osagarri aproposez lagunduta. Arratsaldeak aurrera egiten zuen heinean giroa berotzen joan zen. Leire eta Maitane hamalau urteko ikasleak paperezko larrosak saltzen aritu ziren kurtso amaieran egingo duten bidairako dirua lortzeko asmoz.

"Hau dotore jantzita irtengo garen lehenengo urtea da eta gogo izugarria dugu ondo pasatzeko", azaldu zuen Leirek. Herritar eta kanpotarrek ez zuten larunbat goizaldera arte luzatu zen jaia galdu nahi izan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
ZINEMALDIA
Son presentadas las 14 películas de la sección Horizontes Latinos del festival
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Pantaila erraldoi bat eta postalak erabili zituen Maritxuk aurtengo miraria jendeaurrean aurkezteko
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |