Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Hegoaldeko herrien bizitza erakusten duen zinea Mutrikura helduko da

dozena bat emanaldi izango dira ikusgai hilaren 18tik 21era zabielen, Mugarik Gabe erakundearen eskutik

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Mutriku. Mugarik Gabe erakundeak hirugarren urtez antolatzen duen Zinema eta kooperazio emanaldia izeneko zikloa Mutrikura helduko da aurten.

Hori dela eta, mutrikuarrek dozena bat lan ikusteko aukera izango dute hilaren 18tik 21era bitartean.

Zine emanaldi guztiak Zabiel kultur etxean izango dira, 19.00etatik aurrera, hain zuzen ere.

Mutrikun erakutsiko duen jarduerarekin, Mugarik Gabe erakundeak Hegoaldeko herrien errealitateak ezagutarazi nahi ditu, beti ere, bertako irudien bitartez.

Emanaldiak Zine emanaldien lehen egunean Super B y la música cubana eta Super B y los medicamentos animaziozko lanak izango dira ikusgai. Hauekin batera, Montaña de luz eta La Chivichana dokumentalak eskainiko dituzte hilaren 18an Zabielen.

Hurrengo egunean, mutrikuarrek Rasgando velos eta Sueño de mujeres dokumentalak ikusi ahal izango dituzte, baita Video de familia fikziozko lana ere.

Hilaren 20an, berriz, José manuel: la mula y el televisor ; Gótica a gótica ; Al compás del pilón eta Casas en la pantalla filmeak egongo dira ikusgai Mutrikun.

Amaitzeko, Mugarik Gabe erakundeak Barrio Cuba , fikziozko lana estreinatuko du 21ean. >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADSalud
GRIPE
Osakidetza vacunará contra la gripe
a más de 130.000 guipuzcoanos
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |