Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aginagako lehenengo San Praixku trainerillen bandera antolatu dute biharko

Usurbilgoauzoko jaien baitan lehiatuko dira Oria ibaian 12.00etatik aurrera

San Juan, San Pedro, Orio, Zumaia, Aginaga eta Usurbileko ontziek parte hartuko dute

1931an Donostiako badian Aginagako lehen traineruari atera zioten argazkia.Argazkia: Utzitakoa

Ainara Hernando enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Usurbil. Aginagako traineruak Kontxako Bandera eskuratu zueneko 50. urteurrena betetzen den honetan, Usurbilgo auzoak lehenengo San Praixku jaietako trainerillen bandera antolatu du biharko. Oria ibaian jokatuko da 12.00etatik aurrera eta sei trainerillek parte hartuko dute bertan: San Juan, San Pedro, Orio, Zumaia, Aginaga eta Usurbil.

Aginagako jaietan jokatuko den estropada lehiarekin amaituko da Kontxako Bandera irabazi zuten eguna gogora ekartzeko antolatutako omenaldiak. Izan ere, irailaren 8an festa berezia egin zuten auzoan Aginagak izandako arraunlariak omentzeko.

Gerra aurretik, 1931 eta 1932 urteetan ere irten zen Aginagako trainerua baina garaipenak 1956, 1957 eta 1960 urteetan iritsi ziren, hirugarren postua, lehenengoa eta berriro ere lehenengoa lortu baitzuten, hurrenez hurren. Aginagak berak, San Juanek eta Pasai Antxok ere parte hartu zuten 1957ko hartan eta lehenengoak nagusitu ziren bi igandeetan. 1960an bigarren Bandera lortu ostean trainerua ez zen berriro atera.

Trainerillen bandera ez da, ordea, urteurren horren inguruan egingo den ekitaldi bakarra. Gaur, 19.30ean, Iñaki Iturain oriotarrak Erriotik itsasora: Aginagako arraunlarien historia liburuaren aurkezpena egingo du auzoko soziedadean. Traineruak Kontxako Banderan parte hartu zuen bost urteetako historia biltzen du Iturainek bere lanean, baita garai hartako gertaera eta bitxikeriak ere. Argazki eta lekukotzek orduko Aginaga ezagutzeko aukera ere emango dute.

Traineruen inguruko ekitaldiez gain, bestelakoak ere izango ditu gaur San Praixku jaietako egitarauak. 16.00etatik aurrera 27. mus txapelketa jokatuko da. Parte hartu nahi duen guztiak 15.30etik aurrera izango du izena emateko aukera.

Gauerdian festa giroan jarrai-tzeko asmoa dutenek Triki Ta Ke taldearekin egingo den dantzaldira joateko aukera izango dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |