Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Bertsolari txapelketa sailkapen faseko azken txanpan sartuko da gaur

Gaur saioak getarian eta ataunen izango dira eta bihar elgetan eta errenterian

I. Manzisidor.argazkia: nerea lekuona

ezpala enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Gaur eta bihar jokatuko diren lau bertso-saiorekin, Gipuzkoako Bertsolari txapelketak lehen faseari agur esango dio. Azken agurra kantatu ondoren, 72 bertsolarik oholtzaren zama eta bertsozalearen berotasuna zer nolakoa izan den jakingo dute. Izan ere, sailkapen fasean, asteburua joan eta asteburua etorri, bertsolariak entzutera hurbildu den jendetza oso deigarria izan da. Aintzat hartzeko moduko datua.

Lehengo igandean Arrasaten jokatu zen kanporaketan aretoa lepo bete zelako jende multzo batek ezin izan zuen aretora sartu. Egoera hau berriz ere errepikatu ez dadin, txapelketako talde antolatzaileak zenbait ohar zabaldu ditu.

Batetik, aretoetan ahalik eta eserleku gehien jartzen ahaleginduko dela, eta bestetik, zalea bertsoaz gozatu gabe gera ez dadin, denboraz joateko deia egin du. Gaur, Ataungo Herri Antzokian, Jokin Uranga, Iñigo Manzisidor Matxi , Egoitz Eizagirre, Imanol Lizarazu, Arkaitz Zelaia eta Maialen Velarde arituko dira arratsaldeko 18.00etatik aurrera.

Ordu berean, kostaldean, Getariako Iturzaeta antzokian, Andoni Otamendi, Bixente Gorostidi, Oier Aizpurua, Jose Joakin Aizpurua, Jokin Labayen eta Aitor Urbieta neurtuko dira.

Bihar, berriz, Elgetako Kafe An-tzokiak hartuko du txapelketa. Nahikari Gabilondo, Xabi Astigarraga, Eñaut Uriarte, Egoitz Alkorta, Alaia Martin eta Manu Goiogana arratsaldeko seietan oholtzaratuko dira.

Baita Errenteriak ere. Iker Osak, Ibon Minerrek, Odei Lopezek, Ion Ansak, Ibai Esoainek eta Migel Anjel Aiertzak, Niessen aretoan kantatuko dute. Hauen kanporaketa ere arratsaldeko 18.00etan hasiko da.

Azken bi saio horiek amaitu orduko jakingo da Azkoitia, Irun Eibar, Zumaia eta Tolosako final laurdenetarako txartela lortu duten bertsolarien zerrenda. Aipaturiko egoitzetan jada zain dituzte orain arteko kanporaketetako lehen sailkatuak eta baita Iñaki Gurrutxaga, Jexux Mari Irazu, Jon Martin, Amaia Agirre, Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak ere.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |