
Aizpea Goenagak idatzi eta zuzendu du lana.argazkia: iker azurmendi
Donostia. Aizpea Goenagak haurrentzako egin duen azken antzezlana, Handitan , estreinatuko da bihar arratsaldean Elgoibarko Herriko Antzokian. Libe Aranburu, Larraitz Garcia eta Urtza Zuazo aktore gazteek antzeztuko dute 16.30ean hasiko den saioa eta hasiera batean Handitan , umeentzako antzezlana den arren, "txikiak familiarekin joaten direnez, helduentzat ere badela esan daiteke", argitu zuen obra idatzi eta zuzendu duen aktore ezagunak.
Atzo aurkeztu zuten obra Donostian eta antzezlanari buruzko informazioa eman zuten. Aizpea Goenaga zuzendaria, hiru aktoreak eta Glu Glu produktorako gerentea, Toño Pinto, izan ziren bertan. Goenagak antzezlanaren ideia zer izan nahi duzu handitan? galderatik sortu zela jakinarazi zuen. "Heldua izatean zer izan nahi duzun ez badakizu, ezin zara handia izan eta helduentzat ere aplikatu daiteke hori: nahi duzuna izan zaitezke baina ez baduzu jolasten jai duzu", esan zuen. Ildo horretan, hiru pertsonaia absurdo sortu ditu umetan izaten diren amets eta ilusioen berri emateko.
Bernardo Eguzki, Maitane Haizea eta Katixa Elur dira laneko hiru protagonistak eta hamaika lanbide ezberdinetan lan egiten dutela pentsatzen dute. Goenagak argitu zuen bezala, "izen bitxiak dauzkate hiruek izaera ere nahiko berezia delako". "Ez dira pertsonaia normalak: ez dira umeak ezta helduak ere", esan zuen.
Kolore, umore eta jokoz betetako lan honetan handi izatearekin amesten dute. Astronauta, suhiltzaile, sendagile, albaitari, artista eta beste hainbat lanbide ezberdinekin jolasten eta amesten dute. Erabat ezberdinak dira hiru protagonistak. Bernardo Eguzki, Urtza Zuazoren pertsonaia, bi neskak zirikatzen trebea da. Maltzur puntu daukala dirudi hasieran, baina ez da hala. Astronauta izatea da bere amets handiena. Maitanek, berriz, helduenaren papera betetzen du eta Katixak, azkenik, beste biei jarraitzen die.
emaitza borobila Zuzendaria aktoreen jantzi, koreografia eta eszenografiari buruz mintzatu zen. Izan ere, "luxuzko apaingarriak eduki ditugu eta hain erakargarria iruditzen zaie, ume guztiek gora igo nahi izaten dutela", gogoratu zuen azken entseguan Elgoibarren izan zuten esperientzia positiboari erreferentzia eginez. Publikoko txikiak musikarekin ere harritzen direla esan zuten "Zigor Sagarna eta Xabi Paiak egindako erritmoek giroa alaitzen dutelako".
Emaitzarekin oso pozik azaldu ziren bai aktore eta baita zuzendari eta produktorea ere. "Oso lan gogorra egin dugu eta ilusio handia jarri dugu proiektu honetan", gehitu zuen Goenagak.
"Askotan iruditzan zaigu antzezlanak ez direla borobilak gelditu, baina hau ez da Handitan en kasu. Bonboitxo bat dugu eskuartean", aitortu zuen Goenagak. >e.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |