Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Hizkuntzen batasuna ardatz duen liburu bat plazaratu dute

Beatriz Fernandez eta Jon Ortiz de Urbinak idatzi dute euskarazko saiakera

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Beatriz Fernandez eta Jon Ortiz de Urbinak Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan liburua plazaratu berri dute, munduko hizkeren inguruko ibilbidea proposatzen duen lana, hain zuzen. Fernandezek atzoko aurkezpenean jakitera eman zuenez, "liburuan erakutsi nahi izan dugu hizkun-tzen itxurazko aldakortasun horren azpian badela batasun are harrigarriagoa". "Aldakortasun eta unibertsaltasunaren arteko lehia erakusten da bertan", gaineratu zuen.

Gaiak berez izan dezakeen zailtasunarengatik ere, liburua modu soilean dago idatzita, "hiztegi iluna ekiditen du eta irakurlearen plazerra eta tarteka dibertsioa ere bilatzen du", Fernandezek azaldu zuenez. Julio Verneren Munduari itzulia 80 egunetan liburuaren oihartzuna du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) argitaratu duen liburuak.

saiakera Edukiaren aldetik, liburua zazpi atalez osatuta dago. Lehenengoan jendeak gramatikaz eta hizkuntzaz dituen usteak biltzen ditu. Hortik aurrerako ataletan aldakortasunaren eremuan erabili izan diren gai nagusietako batzuk jorratzen dituzte: hitz hurrenkera, ergatibotasuna, argumentu gehitzea edota gutxitzea dakarten egiturak, halanola, perpaus arazleak edo egitura pasiboak, mintzagai eta galdegaiak.

Unibertsitateko irakasle den Itziar Lakak esan zuenez, argitalpena "euskaldun arrunt batentzat idatzitako saiakera oso atsegina" da. "Munduan barrena abiatzen zarenean hizkuntzaz hizkuntza, egitura eta ezaugarri desberdinez gain, gauza amankomunak daudela konturatzen zara. Estreinako aldiz murgiltzen dena konturatzen da aniztasuna itzelezkoa dela baina oraindik ez daukagula horren neurria behar bezala hartuta", gaineratu zuen.

Lakak gaur egun hizkuntzak zein abiaduran galtzen diren azpimarratu zuen: "Datuak izugarriak dira, 6.700 hizkuntza baino gehiago daude munduan baina bizirik daudela kontsideratu daitezkeenak 2.000 dira".

Bere aldetik, Patxi Goenaga euskaltzainak liburua "serioa" dela eta "goi mailako zabalkundea" duen lana dela esan zuen. "Azalez eta itxuraz horren desberdinak diren hizkuntzek batasun bat badutela erakusten du lan honek", azaldu zuen, eta egileek "hizkuntzekiko duten maitasuaren erakusgarria" dela goraipatu zuen. >a.lasa

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
REMO
Todos pendientes del mar en la primera jornada en La Concha
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
"6.700 hizkuntza baino gehiago daude baina 2.000 inguru dira bizirik daudenak", esan zuen Fernandezek
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |