Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Unai Muñoa eta Iker Zubeldia Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan izango dira

usurbil eta zumarragan atzo jokatu ziren sailkapen saioetako garaileak izan ziren

Agin Rezola, Xabier Sukia, Uxue Alberdi eta Iñigo Izagirrekin arituko dira bertsolariak urriaren 20etik aurrera

Unai Muñoa bertsolari lasartearra, artxiboko argazki batean.argazkia: iker auzrmendi.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Unai Muñoa lasartearra eta Iker Zubeldia zegamarra izan ziren atzo Usurbil eta Zumarragan, hurrenez hurren, jokatu ziren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen saioetako garaileak. Muñoak 287,5 puntu lortu zituen eta Zubeldiak, aldiz, 285,5. Hori dela eta, bi gazteak aurreko asteburuan sailkatu ziren Agin Rezola, Xabier Sukia, Uxue Alberdi eta Iñigo Izagirrerekin batera, besteak beste, final-laurdenetan arituko dira. Fase horretako saioak Azkoitia, Irun, Eibar, Zumaia eta Tolosan egingo dira urriaren 20a eta azaroaren 4a bitartean.

emaitza onak eta alde gutxi Muñoa eta Zubeldiak puntu gutxiko aldea atera zieten bigarren postuak lortu zituzten bertsolariei. Usurbilen Arkaitz Oiartzabal geratu zen bigarren, 273 punturekin; beste saioan, aldiz, Iñaki Apalategi, 277,5ekin.

Hirugarren Felix Zubia (249,5) eta Iban Urdangarin (255) suertatu ziren, Usurbil eta Zumarragan, hurrenez hurren. Gainerako bertsolariek honako puntuazioa lortu zuten: Karmele Mitxelena (238,5), Iñigo Gorostarzu (231) eta Iñaki Petxarroman (219), Usurbilen; Beñat Iguaran (254), Urko Egañak (241), Aritz Garin (233,5), Zumarragan.

Antolatzaileek adierazi zutenaren arabera, "saio txukunak eta ederrak izan ziren"atzokoak eta jende asko inguratu zen bietara. Usurbilen 200 lagun bildu ziren eta Zumarragan, 320. Txapelketako arduradunek saioa hasi baina lehenago joateko erregutu zieten ikusleei, izan ere, "jende gehiena azken momentuan etortzen da eta horrela dena hobe antolatuko litzateke". >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |