Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lagunarteko 'Wikifarra'

Internauta gazteen topaketa honen bigarren deialdia izan zen atzo Donostiako Kafe Antzokian. Lagun berriak azaldu ziren oraingo honetan eta Alde Zaharrean izan ziren elkar ezagutzen

Gorka Julio eta Haritz Rodriguez, atzoko deialdira joan zirenetako bi.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

g AUR egun lagunak egiteko bide asko ezagutzen dira. Hala ere, azken urteetan teknologia berriek eta Internetek batez ere, sarean sortutako erlazioen gorakada eragin du. Lagun berri horiek fisikoki ezagutzeko gogoa izaten dute azkenean eta horren baitan dabil bart gauean Donostian egin zuten Wikifarra.

Gorka Julio ekitaldi honen antolatzaileetako bat da. 2006ean sortu zen ideia hau. "Besterik gabe, Interneti esker ezagututako lagun batzuk Arrasaten biltzea erabaki genuen eta deialdi hori irekitzea erabaki genuen", gogoratu zuen Juliok. "Horretarako, gune bat ireki genuen. Wiki bat, edonork editatu dezakeen web orria alegia", argitu zuen. Azkenean, otsailaren 23an, Arrasaten egin zen lehen aldiz horrelako bilera bat. Atzokoa, berriz, lagun talde honek antolatutako bigarren batzarra izan zen.

"Partehartzaileek aurtengoa Donostian izatea proposatu zuten. Gehiengoak horrela nahi izan zuenez, hala egin dugu. Iristeko ere errazagoa baita Donostiara gerturatzea", zehaztu zuen antolatzaileak.

Izenak ere badu bere zergatia: "Interneten gabiltzanak bildu, katxarroak , ordenagailuak, etxean utzi eta gure artean ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera delako jarri genion izen hori. Hau da, elkarrekin zerbait hartzera atera eta afaritxo bat edo antolatzea da ekitalde honen oinarria".

"Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa da", esan zuen Juliok. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun baten moduan pentsatua dago. "Ez genuen ordenagailurik eraman, wifia egon arren, horrelako bileretan fisikoki ezagutzeko aukera dugu eta ordenagailuak alde batera uzten ditugu", adierazi zuen Juliok.

"Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabili dugu topaldi honetarako: taberna", kontatu zuen gazteak. Azken finean, lagun artean aritzeko bilera dela dio wikifarraren antolatzaileak. "Lagun eta jai giroan informatika eta Internet kontuak izango ditugu mintzagai", argitu zuen Juliok.

"Gazteak dira, gehien bat, horrelakoetara apuntatzen direnak. 20 eta 30 urte bitartekoak. Beharbada, teknologia berriak gertuen dituen jendea direlako", esan zuen Juliok.

Atzo zazpi lagun bildu ziren Donostiako Kafe Antzokian. Lokala ezagutu eta afaltzera joan ziren. Aurrera begira, Wikifarra gehiago antolazteko asmoa du gazte talde honek. Aurrerantzean, jende gehiago animatzea ere espero dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
'Wikifarraren' helburua Internet bidez ezagututako pertsonekin ondo pasatzea da
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |