Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Uxue Alberdi, bertsolaria

"Egindako saioa eginda hurrengo fasera pasaizan ez banintz ere, pozik egongo nintzatekeen"

Bertsolaria da Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) baina baita kazetaria eta idazlea ere. 'ElgoiBarren' astekariko gehigarrien arduraduna izan da eta 'Berria' egunkarian kolaborazioak egin ditu. 2005 urtean Igartza Saria irabazi zuen eta, horri esker, 'Aulki bat elurretan' liburua plazaratu zuen

Uxue Alberdi bertsolaria Donostiako Liburu Azokan, bere liburua aurkeztu zuenean.argazkia: karlos corbella

ezpala enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Igandean egin zuen debuta elgoibartarrak. Eta nola. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Hernaniko saioan garaitu ondoren, Irunerako final laurdenetarako txartela erdietsi du. Txapelketan internetez izena ematea apur bat kostatu zitzaion "baina hemendik aurrera lasai egongo naiz saioak entzuten" dio Uxuek ohi duen bezala, irribartsu.

Astelehen gozoa atzokoa?

Bai, oso. Ez naiz kexatuko. Egia esan ia ez nuen astelehenik izan. Ospatzeko, saioaren ondoren parranda txiki bat egin nuen lagunekin Hernanin eta lo, berriz, primeran. Bai bezperan eta baita bertso-saioaren ostean ere.

Ametsa egi bihurtu al da?

Ez dakit zer esan. Duda asko izan nituen izena ematerako orduan. Nire inguruko lagun gehienek parte hartu behar zutenez, esperientzia berri bat bizitzeko, 'nik ere beste hainbeste egingo dut' esan eta beste hainbeste egin nuen.

Hasierako egunak lasai joan ziren baina bertso-saioa hurbildu ahala, daukazun onena eman nahi izaten denez presioa sumatzen hasi nintzen. 'Ondo egin nahi dut' esaten nion nire buruari. Final laurdenetara igarotzeak ilusioa egiten dit baina pasa izan ez banintz ez nukeen kolpe handiegirik hartuko.

Getariatik Hernanirako bidaia ondo, ezta?

Bai. Azken bost urtetan Bilbon bizi izan naiz eta familia erdia getariarra denez, orain kostaldera joan naiz. Asteburuan Arrasaten kantatuko duen Ainhoa Agirreazaldegik eraman ninduan autoan. Lasai joan nintzen baina Hernanin bertsolariak biltzen hasi ginenean urduritzen hasi nintzen.

Gabiriako Osiñalde txapelketako finalera ezin izan zenuen heldu. Bai, ordea, Hernanira.

Hegazkina 18 ordu atzeratu zenez, Ander Lizarralde eta biok hantxe geratu ginen La Habanako (Kuba) aireportuan.

Saioan zehar nahiko lasai aritu zinen…

Zortziko nagusiko lanak pasa arte oso urduri aritu nintzen. Bestalde, urduri jartzen naizenean barre egiteko joera dut eta jendeak agian lasaitasun itxurarekin identifikatzen du jarrera hori. Saioak aurrera egin ahala lasaitu nintzen baina Txapelketako saltsa guztiak errespetua ematen du: sintoniak, oholtzak… Saroi Jauregi, gai-jar-tzaileak, saio hasieran esan zituen oharrak entzun ere ez nituen egin.

Asteburuan jokatu diren lau saioetatik punturik gehien lortu dituen bertsolaria zara.

Beno, ez dakit datu horrek askorik esan nahi duen; epaile-taldeak ezberdinak baitira. Puntuatzeko era ezberdina dutenez, horrek ez du esan nahi besteak baino hobeto kantatu dudanik. Horrez gain, entzutea tokatu zitzaidanean, sailkapen fasea izateko oso saio ona iruditu zitzaidan.

Eta 289,5 puntu pilatu ondoren, final-laurdenetara.

Saioa amaitu zenean nire lanarekin gustura amaitu nuen. Gero final-laurdenetara igaro nintzela esan zutenean, ba pentsa! Egindako saioa eginda hurrengo fasera pasa izan ez banintz ere, pozik egongo nintzatekeen.

Beraz, esan al daiteke G Puntuaren sekretua topatu duzula…

Dudarik gabe gainera (barrez). 'Saio' bakoitza desberdina baita…

Unai Agirre (275 puntu) eta Joxe Luix Urdangarin (273,5 puntu) sailkatu ziren zure atzetik.

Sailkapenean aurretik nituela pentsatzen nuen. Halere, biak hurrengo fasean ikusten ditut. Unairekin hamarreko txikian ari-tzea suertatu zitzaidan; berarekin kantatzeko gogoa nuen asko gustatzen baitzait nola egiten duen bertsotan.

Tren geltokian zaude trena noiz iritsiko zain izan zenuten hiru bertso kantatzeko 'Kartzelako gaia'.

Gaur egun, bakarka, oso gai irekiak jartzen dira; norberak istorioa asmatzen joateko. Ni oraindik pixka bat galdu egiten naiz ariketa horretan. Entrenamendua falta zait. Hasi aurretik, kartzelako ariketa lehenbailehen amaitzeko gogoa sentitu nuen.

Eta kantatzeko txanda iritsi arte non egon zineten?

Kultur etxeko aretoaren gainean dagoen liburutegian. Haurren txokoan hain zuzen ere.

Txapelketako bertsolaririk gazteenarekin ofiziotan aritu zinen, Arnaitz Lasarterekin. Urduri aritu zen hernaniarra.

Zenbait unetan gaizki pasa zuen baina niri asko gustatu zitzaidan bere jarduna. Ideietan zuzen aritu zen baina urduritasunagatik huts egin zuen. Oso arrazoi politak kantatu zituen: bertsolari ona dator.

Gorka Etxeberriarekin egindako beste ofiziotako saioan, bikote bitxi baten rolean aritu zineten. Bertso batean, azkenerako zetazko izarak /burnizko bihur-tzen dira bota zenuen. Bai arrazoi zorrotza .

Bertsotan ez dakit nondik sortzen diren hausnarketa horiek baina ongi etorriak izaten dira. Egia esan, gustura eta eroso aritu nin-tzen saioak aurrera egin ahala.

Aretoa lepo egon zen. Giroa, bero-beroa.

Bai, ilun zegoen baina publikoaren aurpegiak ikusteko beste. Bai areto aproposa bertsotarako.

Saioan pankarta batek 'Animo Arnaitz (Lasarte)'. Hasieran agurra eta gero egurra zioen. Zuk ere aintzakotzat hartu zenituen animuak.

Ez dut uste egurrik eman nuenik. Hemendik aurrera ahal dudan onena ematen ahaleginduko naiz: datorrena datorrela!

Beste pankarta batek, Pozik bizi zarelako. 'Aupa Uxue' zioen.

Ezagun eta senitarteko asko joan zen bertso-saiora. Ia-ia etxean kantatu nuen. Pozik bizi naiz. Ez zait askorik kostatzen irri egitea naiz eta pronto handikoa izan.

Eta jarioa trebatzeko bertsotan nondik barrena ibili zara?

Santutxuko eta Oiartzungo bertso-eskoletan 'entrenatzen' aritu naiz. Hamaika Bertute egitasmoa sortu genuenez geroztik ere, lagunartean, plaza dezente egin ditut.

Azken urteetan, Bilbon, itzulpengintzan aritu izan zara lanean.

Orain, berriz, Joseba Jaka beka jaso nuenez gerotik nobela bat idazten ari naiz. Era berean, aurki, Oier Guillanekin batera Testuketan literatur irratsaioa egingo dut Herri Irratian.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
berak esana
orioko sailkapena
Agin Rezola. 272
Beñat Gaztelumendi. 266.
Joseba Barandiaran. 253.
Oskar Alberdi. 245.
Joanito Mitxelena. 242.
Iker Alustiza. 239,5
Legazpiko sailkapena
Xabier Sukia. 245.
Beñat Lizaso. 260.
Jokin Sodupe. 243,5.
Mikel Arrillaga. 243.
Mirari Martiarena. 216.
Iñigo Arzelus. 203.
hernaniko sailkapena
Uxue Alberdi. 289,5.
Unai Agirre. 275.
Joxe Luix Urdangarin. 273,5.
Manex Mugica. 257,5.
Arnaitz Lasarte. 226.
Gorka Etxeberria. 220,5.
zaldibiko sailkapena
Iñigo Izagirre. 283,5.
Joxe Munduate. 260.
Aritz Casabal. 256,5.
Unai Guijarro. 250.
Aritz Zerain. 253,5.
Unai Guijarro. 250.
Zigor Iriondo. 249,5.
LAS FRASES
"Urduri jartzen naizenean barre egiteko joera dut eta hori lasaitasunarekin identifikatu daiteke"
"Hemendik aurrera ahal dudan onena ematen ahaleginduko naiz. Datorrena datorrela!"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |