|

Mutriku. Mutrikuko Kalbaixoetako eta Debako Lastur auzoko Nikolas Deunaren jaietako azken eguna izango da gaur. Hala ere, mota askotariko ekintzak egongo dira gaur Mutrikun eta Lasturren.
Alde batetik, Kalbaixoetako Piñastei eguna ospatuko dute gaur mutrikuarrek.
Horrela bada, Meza Nagusia, txingak eta bola-jokoak egongo dira 11.00etatik aurrera Kalbaixon. Era berean, probak eta trikitilariak izango dira arratsaldean leku berean.
Mutrikuko moilaren eremuan antolatutako ekitaldiak, berriz, 10.30etan jarriko dira abian. Ordu horretan, Aizabia elkarteko lagunek sardina erreak banatuko dituzte Piñastei plazan eta haurrentzako jolasak izango dira.
Ordubete beranduago Arraun taldeak antolatzen dituen herri estropadak hasiko dira eta 13.00etan eguneko lehen sokamuturra.
Piñastei eguneko egitarauak 18.00etan izango du jarraipena kofradia zaharrean burutuko diren Kukaña eta paittak ekitaldirekin.
Amaitzeko, Kalbaixoetako azken sokamuturra egongo da 19.00etan.
lastur Nikolas Deunaren jaietako azken eguna izango da gaur Lasturren. Hasteko, Meza nagusia egongo da 11.00etan, eta jarraian pilota txapelketaren finala.
Bestalde, Jexus Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolarien emanaldia egongo da 12.30etan.
Hortik aurrera, zezenak trikitilariek alaiturik; herri kirolen erakustaldia eta Lastur eta Mendaroko gazteen arteko desafioa (18.00etan); aurreskua; bertsolariak, pailazoak zezenekin eta erromeria izango dira Lasturren. >j.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |