Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Aita Villasanteren 'Axularren hiztegia' berrargitaratu dute

'gero' klasikoa du aztergai 1973an kaleratu zen lanak

Oñatiko Laixan euskara elkarteak hartu du bere gain 2. edizioaren prestaketa eta Pamielak banatuko du

Aita Villasante zena, artxiboko irudi batean.argazkia: xabi

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oñati. "Inor izan bada gure artean Axularrez arduratu dena, hori Villasante izan da". Atzo Oñatiko Unibertsitatean entzundako hitz horiek garbi uzten dute zenbaterainokoa zen aita Luis Villasante zenak Pedro Daguerre Axular ren inguruan zuen ezagutza ez zela nolanahikoa. Jakinduria horren ondorioz Axularren hiztegia argitaratu zuen 1973an. Ia 35 urte beranduago, Oñatiko Laixan euskara elkartearen eskutik, lan horrek bigarren aldiz argia ikusi du.

Iparraldea Oñatin jaialdiko egitarauaren barnean egin zuten berrargitarapenaren aurkezpena, herriko unibertsitate zaharreko gela nagusia testuinguru bezala hartuta. Gerardo Elortza, euskal literaturan aditua; Mikel Iturrozpe, euskara zinegotzia; Andres Urrutia, euskaltzain burua; eta Paulo Agirrebaltzategi, Jakin aldizkariko kidea, izan ziren hitza hartu zutenak. Zenbait herritar eta bisitari ere bertaratu ziren.

Elortzak azaldu zuenez, Villasante zenaren "gai kuttunetako" bat izan zen Pedro Daguerre eta hark idatzi zuen Gero . Horren ondorioz, Axular. Mendea Gizona. Liburua argitaratu zuen Euskaltzaindiako lehendakari izandako frantziskotarrak. 1973an, berriz, Axularren hiztegia kaleratu zuen. Elortzak azaldu zuenez, Gero klasikoaren "hustuketa" egin zuen, Arantzazuko seminarioan zituen ikasleen laguntzarekin liburuko "berba guztiak" jaso bai-tzituen.

"Konturatu ginen euskaraz ere bazela aztertzeko eta kontuan har-tzeko moduko klasiko bat. Villasantek, gainera, datu ugarirekin erakutsi zigun hori", azpimarratu zuen Elortzak. Pedro Daguerre Axular (Nafarroa Beherea, 1556-1644) urdazubiarraren Gero lana euskal letren munduko mugarri garrantzitsuenetako bat da. Sarako erretore zen bitartean argitaratu zuen, 1643an, eta erlijioaren inguruko gaiak euskara erraz eta jator batean jaso- tzen ditu bertan.

"Bere lanarekin, apal-apal, Villasantek euskal prosa non bilatu behar genuen erakutsi zigun", azaldu zuen Andres Urrutiak, egungo Euskaltzaindiako lehendakariak. Bere esanetan, Axular "maixu lehen-lehena" izan zen. Urrutiak, gainera, Gero lehen aldiz irakurri zuenekoa gogoratu zuen: "Arraro samarra egin zitzaigun. Baina konturatu ginen bazegoela euskara duin bat, doinu batekin. Eta doinu horren oinarria erabilitako hiztegian eta esamoldeetan zegoen".

Euskaltzain buruak, bestalde, atzo aurkeztutako hiztegiaren "gaurkotasuna" aldarrikatu zuen. Izan ere, nabarmendu zuenez, erlijioaz gain arlo eta gai asko jorratu zituen Axularrek Gero klasikoan.

Paulo Agirrebaltzategik, Jakin aldizkariko kideak, Villasantek Axularren hiztegia sortzeko egindako lana gogoratu zuen. "Ikasleen laguntza izan zuen, fitxa moduko batzuk sortzeko garaian", esan zuen. Lehen edizio harren aurkezpena, berriz, Nafarroako Foru Aldundiaren egoitzako gela nagusian egin omen zen. "Oiartzun handia izan zuen orduko komunikabideetan", gaineratu zuen.

"Hamar urte behar izan zituen Villasantek hiztegia osatzeko. Jakin aldizkariak apustu handia egin zuen, ikuspegi komertzialetik oso erakargarria ez zelako, alde batetik. Baina ale guztiak agortu ziren", aipatu zuen Agirrebaltzategik. Bere ustez, atzo aurkeztu zen edizioa "Axularren Gero ongi ezagutzeko ezinbesteko tresna da".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |