|

villabona. Ibarrako Xepla elkartea datorren asteburuan burutuko den Euskal Herriko III. Piparra lehiaketa gastronomikoaren azken ukituak ematen ari da.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ordezkaritza lortu nahi dute. Oraingoz, Bizkaia, Lapurdi eta Gipuzkoako (Donostialdeko eta Tolosaldeko) hainbat ordezkari dituzte. Nafarroako eta Arabako ordezkariek oraindik ez dute partaidetza ziurtatu. "Beste lurraldeetako ordezkariak animatu nahi ditugu, hala nola, Behenafarroa, Zuberoa, Nafarroa eta Araba", azaldu dute Xeplako kideek.
Elkarteko kideek gogorarazi dutenez, interesatuek hilaren 18ra arte dute izena emateko epea. Bi eratan egin daiteke; telefonoz, 943 670399 telefono zenbakira deituz ala ondorengo posta elektronikora idatziz: ibarrakult@euskalnet.net.
Lehiaketa datorren igandean, irailak 23, izango da Ibarrako Emeterio Arrese izeneko frontoian 9.00etatik 13.00etara.
Bestalde, antolatzaileek emango dizkie partehartzaileei behar dituzten osagaiak, hala nola, piper gorri eta berdeak, tipula eta Ibarrako piparra (freskoa eta botekoa). Sukaldean aritzeko lantresnak eta bestelako osagaiak, aldiz, partehartzaileek etxetik ekarri beharko dituzte.
Izen emateko epea amaitutakoan antolatzaileek jakinaraziko dute nortzuk parte hartuko duten eta zein izango den epaimahaia. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |