Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzungo Udalak ez du aurten umeentzako ludoteka zerbitzua martxan jarriko

Beheko plazan egokitzen ari ziren lokalakez dituela arauakbete tzen esan dute

Sei eta hamabi urtekoentzako aisialdi zerbitzua abian jarriko dute, baina oraingoz ez dute areto egokirik aurkitu

Zenbait ume sokatiran jolasten.argazkia: utzitakoa

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Oiartzun. Oiartzungo Udalak ikasturte honetan ludoteka zerbitzua martxan ez jartzea erabaki du. Azaldu dutenez, sei eta hamabi urte bitarteko haurren jolasentzat Beheko plazan prestatzen hasitako lokalak "ez ditu legezko arauak betetzen". Baina ez dute xehetasun gehiagorik eman.

Zehazteke dago baita zein aretotan egingo duten ekintza, zein jarduera mota prestatuko dituzten begiraleek eta noiz hasiko den ludotekaren ordez abian jarriko den zerbitzu berri hau.

Udaletxetik argitu dutenez, aisialdi zerbitzua urte osoan zehar martxan egongo da eta bere ordutegia 17.00etatik 20.00etara bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera. Aisialdi zerbitzuak ludotekak izan behar zuen ordutegi berbera dauka. Alabaina, ludoteka zerbitzua martxoan edo apirilean hastekoa zen.

Hala ere, aisialdi zerbitzuan parte hartu nahi duten haurrek Gazte Informazio Bulegoan eman beharko dute izena. Datorren astetik aurrera irekiko dute horretarako epea.

Udalak aisialdi zerbitzua "aurtengo konponbidetzat" hartzen du eta jarduera hau martxan hasi bezain laster, datorren ikasturterako ludotekarako lokal egokia bila-tzen hasiko dira.

Ludoteka zerbitzuaren beharra lehengo legegintzaldiak sumatu zuen, egindako diagnostiko baten ondorioz.

Ikerketa horren arabera, haur (10 urte bitartean) eta nerabeak (12 eta 17 urte bitartean) lirateke herrian ekipamendu gabezia gehien dituztenak, izan ere, ez dute beraientzako bereziki sortutako ekipamendurik eskura. Gazteentzat (18-29), berriz, egoera ezberdina litzateke ekipamendu sorta garrantzitsua baitute eskura, hala nola, gaztelekuak.

Jantoki berria Beheko plazako lokal publiko hori, hemendik aurrera Elizalde herri eskolak erabiliko du jantoki moduan. Ikastetxeari txiki geratu zaio bere jangela bakarra, 120 ikasle baitaude tokirik gabe. Udalak haur horientzat toki bat aurkituko zuela esan zuen eta Beheko plazako aretoa utzi dio eskolari.

Hezkuntza ordezkaritzak materialarekin hornitu orduko hasiko dira erabiltzen jantokiko lokala, urriaren bukaerarako edo.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |