Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eskarabila auzoko festak gaur hasi eta asteburu osoan ospatuko dituzte Ordizian

jai hauetako momentu garrantzitsuenetakoa igandeko herri bazkaria izaten da bertakoentzat

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Ordiziako Eskarabila auzoan festak ospatuko dira asteburuan. Gaur hasi eta igande arratsaldera arte. Mus txapelketa izango da gaur jaiari hasiera emango diona. Gaueko 22.30ean Itxaropena elkartean. Festak igande arratsaldera arte iraungo du.

Larunbat goizean haurrak izango dira protagonista. 11.00etan hasiko dira haur jolasak. 12.00etan txupinazoa botako dute bonberian eta, ondoren, erraldoiak, buruhandiak, eta kaleko musika izango dira. Bitartean, herri poteoa ere martxan izango da.

Larunbat arratsaldean, 17.00etan, oin lasterketa (haurrak eta kimuak) egingo dute eta bertan parte hartu nahi dutenak hasi aurretik izena eman dezakete. Ondoren, lasterketaren izerdiak lasaitzeko, txokolatada eta 18.00etan ipuin kontaketa izango da. 20.00etan haur danborradaren txanda izango da.

Helduentzat 23.00etan hasiko dira larunbateko momentu gozoenak. Mozorro gaua martxan jarriko da. Han ikusiko da noraino iritsi den jendearen imajinazioa. Mozorro gaua Beste Bat taldeak animatuko du eta baita DJ Bull. Martxak gau guztian iraun beharko du goizeko 6.00etan matutina izango baita.

Matutina tradizio bat da Ordiziako jai nagusietan. Koadrila eguna goizeko danborradarekin amaitzen da. Oso bitxia izaten da danborrada hau, edonork parte hartu dezake bururatzen zaion modu originalean. Oso ikusgarria izaten da eta kontuan izanda zein ordutan ospa-tzen den, giroa ere parekoa izaten da. Eskarabilakoek, herriko jaietako tradizioa, bere auzoetako festara ekarri nahi izan dute.

Igandean, 11.00etan hasiko dira txistulariak, 12.00etan pailazoak izango dira, 13.00etan kale animazioa eta 14.30ean herri bazkaria. >j.l.e.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |