|

Elgoibarko Udal euskaltegiko kideak kurtsoaren aurkezpenean.Foto: n.g.
Elgoibar. Debabe izenarekin mankomunatuta dauden Deba, Elgoibar eta Mutrikuko udal euskaltegiek hilaren 28ra arte izango dute ikasturte berrirako matrikulazio epea irekita.
Debabeko euskaltegiek 2007-2008 kurtsorako aukeratu duten leloa Egizu euskaraz! Nahi baduzu… egingo duzu da eta, aurreko urteetan bezala, zentroek eskaintza zabala izango dute.
Elgoibarko udal euskaltegitik esandakoari kasu eginez, "euskalduntzeko nahiz alfabetatzeko aukera izango dute herritarrek. Gainera, lehen eta bigarren mailetako azterketa ofizialak euskaltegietan bertan egingo dira".
Aurreko ikasturtean, lehen mailara aurkeztutakoen %87k gainditu zuen azterketa eta bigarren mailara aurkeztutakoen %69k.
Ordutegiari dagokionez, euskaltegiek 8.00etatik 22.00etara eduki ohi dituzte ateak zabalik, beti ere, "ikasleen taldeek goizez, eguerdiz, arratsaldez eta gauez jardun ahal izateko".
Ikasleek, langabetuek, pentsionistek eta 12 urtetik beherako umeen gurasoek udalen dirulaguntza izango dute. Hori dela eta, matrikula erdia bakarrik ordaindu beharko dute, eta horretaz aparte, kurtsoan zehar asistentzia eta aprobetxamendu ona izanez gero, beka jasoko dute. Izena eman edo informazio gehiago nahi dutenek Elgoibarko 943 742731; Debako 943 192236 edo Mutrikuko 943 603094 udal euskaltegien telefonoetara dei dezakete. >j.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |