Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

argi kaxa

Pilotaren ulertzea

por Mikel Goñi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"ikusi egin dugulako sinetsi egin behar, baina ulertu... ulertzerik ez da". Holako esaldiak asmatzeko gaitasuna niretzat nahi nuke, hala ere, Xabier Eguzkitzerena da eta ez neurea. Bertsolari ohiak bota zuen esaldia joan den asteartean pilota partida baten erretrasmisioan.

Nire izenkideak eta Zubietak menderatuta eta ia irabazita zuten partida galdu egin zuten Eugi eta Laskurainen mesedean. Buelta hori ikusi ondoren bota zuen Kalaka -ri nagusiak esaldi borobila. Nik, ordea, sakeari eutsi eta frontisera itzuli nahi dut. Izan ere, sentsazio bertsuarekin gelditu bainintzen erretrasmisioa ikustean. Duela ez asko aipatzen nuen ikus-entzunezko hizkuntza eta honek kiroletara egokitzeko zuen beharra. Idazten nuen ere pilotak hizkuntza hau lortua zuela. Hala ere, erretrasmisioei zerbait falta zaien susmoa daukat.

Ez dut nik Eguzkitze kritikatuko, baina interpretazio gehiagoren falta sumatu dut ikusitako azkeneko partidatan. Zenbat sake. Zenbat minutu. Zenbat pilotakada. Pilotaren abiadura (edo Ibon Sarasolak aholkatu lez: lastertasuna) ... hauek guztiak azaltzen dira partidan. Baina, horiek datu hutsalak dira inork irakurri ezean.

Sakez egindako 7 bat tanto bildu zituen tokaioak. Hori asko ala gutxi da? Agian horrelakoak aspaldi komentatu eta errepikatzeaz nekatu egin da esataria. Baina, pilota gustukoa izanda ere askorik ez dakigunok eskertzen dugu interpretazioa. Gutxi balitz ere, Eguzkitzek izaten ohi du laguntzailea, gehienetan pilotari edo pilotari ohia. Bigarren honengandik espero daiteke jokalariaren ikuspuntua azaltzea.

Egongo da ikastera eskolara bidaliko nauena, baina telebistak zerbait gehiago eskaini behar duela esaten dugunean, hau da, telebistaren funtzio sozialaz hitz egiten dugunean, horrelako kuntuetaz ari gara. Oker ez banago Oteizak euskaltasunaren adierazletzat jo-tzen zuen pilota. Izan zitekeen kirol hau konprenitzen laguntzen gaituena gure burua entenditzen laguntzen aritzea. Nik, dena den, nahikoa daukat kantxan gertatzen denaz ulertzen ikasten badut.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |