|

Etorkizuneko ikastolaren fotomuntaketa, gaur egungo kiroldegi eta futbol zelaiaren ondoan.argazkia: a.l.
orio. Zentro berria, Munto eremuan, kiroldegi atzean eta futbol zelaiaren ondoan egingo dute. "Arau Ordezkatzaileak onartzearen zain gude lizentzia eduki eta obrekin hasteko", nabarmendu du Zigor Saizarrek, Orioko Herri Ikastolako zuzendariak. Momentu honetan dokumentua Diputazioan dago eta Udala hori jasotzeko zain da. "Lursaila eskola eremua da arauetan eta Udalak erabiltzen utziko dio ikastolari", azaldu du zentroko zuzendariak.
"Iaz 496 ikasle genituen eta aurten 536. Zentroko gela guztiak beteta ditugu eta izugarrizko presa dugu ikastola berri bat eraikitzeko". Hitz horiekin azaldu du Saizarrek zentroak duen premia. Egoera horri irtenbidea emateko, DBHko ikasleak bilduko dituen eraikina egiteko proiektua egin dute.
Gaur egun zazpi urteko ikasleen bi gelak musika eskolan dituzte, ikastolan lekurik ez dutelako. "Ez da erosoa ikasturte guztian musika eskolarekin konpartitzen egotea", gaineratu du Saizarrek. Aurten, gainera, bi urteko haurren lau gela dituzte, iaz baino bat gehiago. "Matrikulari begiratuta asko handitzen ari den zentroa da", adierazi du zuzendariak.
Eraikin berrian DBHko ikasleak izango dira eta HH eta LHkoak gaur egungo ikastolan. "12 eta 16 urte bitarteko gazteak haurrekin egotea deserosoa da. Jangelan ere bi txanda egiten dira lekurik ez dagoelako eta batzuk oso berandu hasten dira bazkaltzen. Proiektu berriarekin, Oriok 16 urte bitarteko ikasketak egiteko eraikin bat edukiko luke", gaineratu du Saizarrek.
areto berri bat Frontoi estali gabea eta areto bat herriari eskain-tzea da beste helburuetako bat. "Oriok kultur etxeko aretoaren eta kiroldegiaren tarteko areto bat behar du. Ikastolan bertan egiteko asmoa dugu, musika emanaldi edo antzerkiak egiteko izan daiteke", narmendu du zuzendariak. Eraikinak U forma eta 2.400 metro karratu izango ditu. Lau pisu edukiko ditu eta hamar gela gehiago izatea lortuko du zentroak. Arduradunen asmoa, bi urteko obraren ondoren 2009-2010 ikasturterako gazteak eraikin berrian egotea da. "Abenduan arauak onartzen badituzte, urte bukaeran hasiko ginateke obrarekin", nabarmendu du ikastolako zuzendariak.
Zentro berriak bi milioi euro balioko ditu. Hezkuntza Sailaren diru laguntzak jasotzea espero dute kostuaren%40 ordaintzeko. Gainon-tzekoa 2004an ikastolak eraikina egiteko lortu zuen diruarekin, Iturbide kalean dituen lokalak salduz eta Udalaren laguntzarekin ordainduko dute. "Herriaren esku dagoen ondarea da eta 16.30etik aurrera herritarrek erabiltzeko aukera izango dute", esan du Saizarrek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |