|

Ume talde bat Azkoitiko ludotekan.argazkia: utzitakoa
Azpeitia. Ikastetxeetako ateak zabaltzearekin batera, Azpeitia eta Azkoitiko gazte informazio bulegoek eta ludotekek haur eta gazteentzako zerbitzu berriak presta-tzeari ekin diote. Modu honetan, Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak lau ikastaro berri antolatu ditu ikasturteko lehen hiruhilabetera begira: Hasiberrientzat sukaldari-tza, Sabel dantza, Begirale eta Bilera eraginkorrak.
Astelehenetan Ander Oruesagasti irakasleak zuzenduko du hasiberriei zuzendutako sukaldaritza ikastaroa 18.30etik 20.30era. Sukaldean lehen urratsak eman nahi dituztenei zuzenduta dago eta oinarrizko plater eta jakiak prestatzen irakatsiko dute bertan. Parte hartu nahi dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte.
Sabel dantzako eskolak ostiraletan izango dira 18.30etik 20.00etara. Amancay Gastañagak emango duen ikastaroan parte hartzeko 30 euro ordaindu behar dira. Kurkudi eskolak aisialdian hezitzaile direnei Begirale titulua ateratzeko aukera eskainiko die. Ikastaroa larunbatetan izango da 9.30etik 19.30era bitartean eta prezioa 360 eurokoa da.
Azkenik, Bilera eraginkorrak izeneko ikastaroaren bidez, elkarteek bilerak errazten dituzten elementuak landu, lan taldearen garrantzia aztertu eta bilera eraginkorraren elementuak ezagutuko dituzte. Hezkide eskolako kideek asteazkenetan, 17.00etatik 20.00etara, emango dituzte eskolak eta doan izango da.
Lau ikastaro hauetakoren batean parte hartu nahi duten guztiek irailaren 28a baino lehen eman beharko dute izena Urola kaleko Zapo Txoko gaztelekuan edota 943 157161 telefono zenbakira deituz 10.00etatik 13.00etara eta 16.30etik 19.30era bitartean.
Bazkidetza epea azkoitian Bestalde, udako oporraldiaren ondoren, Azkoitiko ludotekak eta Gazte Informazio Bulegoak lanean hasi dira. Honela, Abarketatxo ludotekak bazkidetza eguneratzeko edo bazkide egiteko epea zabaldu du. Lau eta hamabi urte bitarteko haurrek 15 euroko kuota ordaindu beharko dute eta, familia ugarien kasuan, hirugarren umearen bazkidetza doan izango da.
Hurrengo astelehenean hasi eta igandera bitartean, Azkoitiko Abarketatxo ludotekak Mugikortasun astea egingo duela iragarri zuten arduradunek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |