|

Asier Mendizabal 'Ttan Ttakun' irratiko estudioan.argazkia: ainara garcia
IKASTURTEA hasi da eta komunikabide askok programazio berria martxan jarri dute. Donostiako Egia auzoan dagoen Ttan Ttakun Irrati Librea ere lanean ari da hurrengo hilean hasiko duten programazio berria prest izateko.
Hedabide honek historia luzea du, "baina zaila da urte kopuru zehatz bat finkatzea", esan du Asier Mendizabalek. Donostiar honek hamar urte daramatza Ttan Ttakun irratian esatari lanetan eta gogoratzen duenaren arabera "hasiera batean irrati tailerra zen hau, haur eskola lekuz aldatu zutenean Egia auzoko jendeari zuzendutako irratia izatera pasa ginen. Azken urteetan Donostiara begira lan egiten dugu. Gure entzuleak gehienbat donostiarrak baitira. Duela bi urte egindako hobekuntza teknikoei esker, emisioa zabalagoa da eta informazioa inguruko lurraldeetako ere bada".
Urrian programazio berriarekin hasteko asmoa dute irrati honetako kideek. Hala ere, Mendizabalen hi-tzetan ez da aldaketa handirik izango. Ahal den heinean orain arteko saioak mantenduko dira, oporretan izan direnak itzuli egingo dira eta berriren bat gehituko da. Proposamena aurkeztuko balitz gogoz onartuko lukete. "Nahi duenak parte hartu dezake. Irrati libre bat gara, eta zentzu guztietan gainera" argitu du Mendizabalek.
Ttan Ttakun irratian batez ere musika irratsaioak dira entzungai, hala ere, informazio lokalerako tartea dago. Asier Mendizabalek aurkezten duen saioa da hain zuzen ere informazio lokalaren inguruan ari-tzen dena. Eguerdiko Ahotsa izeneko irratsaioa duela bost urte hasi zen gutxi gora behera", gogoratzen du esatariak. "Irratian lan egiten duen jendea ez da profesionala, beraz, irratsaioak hasi bezain laister, bertan behera gera daitezke. Donostiako informazioari buruz aritzen saiorik ez zegoela ikusi genuen eta, are gehiago, horren inguruan euskaraz egindako saio baten beharraz ohartu ginen. Nik ekin nion erronka horri eta hortan aritzen naiz asteko hiru egunetan 12.30etik 14.00ak arte", azaldu du. Irratiaren parrila batez ere saio musikalekin osatua dago, hortaz, aktualitatearekin erlazioa zuen tartea falta zela ikusi zuen taldeak, ondorioz, Eguerdiko Ahotsak saioa sortu zen. "Astean behin bakarrik eginez gero, informazioa zahartu egiten zen eta, horregatik astearte, asteazken eta ostegunetan egiten dugu. Ordu eta erdiz euskal prentsari errepasoa egiten diogu eta Donostiarekin erlazioa duten pertsonaiekin aritzen gara hizketan", esan du Mendizabalek.
euskara baldintza Egia auzoko Gazte Lokaletik emititzen du Ttan Ttakun Irratiak . Irrati mundua gustuko dutenei edota irratsaio bat egiteko googoz ari direnei zuzendutako hedabidea da. Parte hartzeko baldintza bakarra euskara da. "Gaur egun Donostian ikusten dugun hu-tsunea da. Hamar urte barru batek daki zenbat euskal irrati egongo diren, baina orain euskarak duen presentzia indartu nahi dugu guk eta horregatik gure programazioko saio guztiek euskaraz izan behar dute", argitu du Mendizabalek. Autofinantzaketa da irrati honek aurrera jarraitzeko duen bidea eta zalantzarik gabe hala egingo dute, ez baitzaie gogorik falta.
Ttan Ttakun irratiak musika estilo askotariko saioak eskaintzen ditu bere programazioan. Zortzi dira zuzenean egiten diren musika saioak: Burdinola, Are you reggae?, Babylon Sutan, Gronx Konnektion, Sick my Duck, Noisean behin eta Pogo Erasoa. Bestalde, irratiak Eguerdiko ahotsa magazin lokalaz gain, Haginetako mina umore saioa eta Uhinen Hizkuntza ere proposatzen ditu. Euskararen inguruko albisteei buruzko saioa da hau eta igande arratsaldetan entzun daieteke.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |