|

bergara. Bergarako Euskal Herriak Bere Eskola taldeak Jaurlaritzak, Udalak, San Martin Agirre Herri Eskolak eta Aranzadi ikastolak akordioa izenpetu dezaten eskatu du. "Azken urteotan Udalaren gestioa negargarria izan da, Vitoriano Gallastegi alkate ohiaren utzikeria eta ganora faltak egoera larritzea besteriz ez du eragin, eta oraingo alkateari ezin zaio eskatu urteetako arazoa egun batetik bestera konpon-tzea", azaldu zuen taldeak prentsaurreko batean.
"Hala ere, alkatea eta udal gobernu osoaren ardura ere bada, ahalik eta epe laburrenean arazoari irtenbidea bilatzen saiatzea, gainontzeko aktoreen inplikazioarekin batera", gehitu zuten.
Agerraldian taldeko kideek bergarar guztiek "kalitatezko hezkuntza euskalduna jasotzeko eskubidea" dutela ere adierazi zuten. "Oztopo ekonomiko, pedagogiko eta eraikin mailako larriak ditugu eta honen erantzule nagusia Eusko Jaurlaritza da, Europan hezkuntzara diru gutxien bidera-tzen duen administrazioa delako", kritikatu zuten.
Gauzak horrela, euren iritziz "San Martingo haurrak oso baldintza txarrean daude oraingo eraikinean eta poligonora eramanez gero ezin dira Aranzadikoak kalean utzi. Haur guztiek dute espazio egokian hezteko eskubidea, beraz, konponbiderako ahalegina egin behar da". >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |