|

Aretxabaletako herriaren ikuspegi bat.argazkia: iban aguinaga
aretxabaleta . "Nolako Aretxabaleta nahi dugu hamar urte barru?". Galdera hau ardatz duela, Udalak egitasmo berria jarri du abian herritarren partaidetzarekin etorkizuneko udalerria eraikitzeko asmoz.
Ekimen honen aurkezpena atzo egin zuten Inaxio Garro alkateak, Lore Martinez zinegotziak eta Elhuyar aholkularitzako ordezkari den Asier Bagliettok. Garrok azaldu zuenez, datozen hilabetetan "Hirigintza Plan Orokorraren aurrerakina landu eta osatu nahi dugu atxabaltarren iritziak, nahiak eta interesak kontuan hartuta".
Era berean, alkateak gogoratu zuen proiektu honen hazia aurreko legealdian jarri zela baina, oraingoan, garatu eta landu nahi dutela. Antolatuko dituzten bileretan "Plan Orokorraren oinarriak zeintzuk izango diren finkatuko dugu. Hala ere, geroago prozesu legalari ekin behar zaio, teknikariek Plan Orokorra idatzi, hau onartu....", gaineratu zuen Bagliettok, Aretxabaletan egin eta eragin egitasmoa bideratuko duen teknikari batek.
Era honetan, ahalik eta bizilagun esprektro handiena baitan har-tzeko helburuarekin, sei lan talde osatuko dira urritik aurrera egingo dituzten batzarretan euren ekarpenak eztabaida ditzaten. Multzo hauetan erdialdean bizi diren herritarrak, landa auzoetakoak, merkatari, hostalari eta zerbitzuetan jarduten dutenak, lan mundukoak, elkarteak eta, bukatzeko, talde politikoen ordezkariek esku hartuko dute.
deiak Astelehenetik aurrera Udalak, ausaz, 120 bat bizilagunei deituko die proiektu honetan murgil daitezen. Hala ere, nahiz eta deirik ez jaso bileretan egoteko interesa duen oro udaletxera zuzendu daiteke edo lurdes@aretxabaleta.net helbide elektronikora mezu bat bidal dezake.
Asier Bagliettok atzo nabarmendu zuenez, herria hamar urte barru nolakoa izango den diseinatzeaz gain, "gaur egun ikusten diren hutsune edo gabeziei buruzko hausnarketa ere egingo da". Elhuyar aholkularitzako ordezkariak garrantzizko bezala jo zuen aretxabaletarrak "prozesu honetan konprometitzea" eta, aldi berean, azpimarratu zuen egitasmo honen bidez beste arlo batzutan parte hartzea sustatzeko oinarriak jarri nahi dituztela.
Talde ezberdinak urrian hasiko dira biltzen eta, printzipioz, abendura bitartean luzatuko da beraien zeregina. Hurrengo pausoa aterako diren ondorio eta ekarpenak dokumentu batean zehaztu eta finkatzea izango da eta, honetarako, datorren urte hasierara arte itxaron beharko da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |