|

Hodei Ezpeleta eta bere aita Ernesto Eibarko Arrate auzoan, erakustaldi bat hasi aurretik.Foto: j.leon
Mendaro. Amak eta birramonak aizkora ez hartzeko esaten diote, baina Hodei Ezpeleta gaztetxoari herri kirolak gustatzen zaizkio eta ez du enborrak mozteari uzteko asmorik. Berea, aitaren entrenamenduak eta erakustaldiak ikusten sortutako afizioa da eta, arriskua dagoela jakinda ere, aizkoran asko disfrutatzen duela aitortzen du. Are gehiago, berak erakustaldiak eskaintzeari ekin dionetik. Hori bai, aizkora hartzen duen aldi bakoitzean aita du ondoan azalpenak emateko.
Noiz eta nola hasi zinen aizkorarekin praktikatzen?
Sei urte nituela hartu nuen aizkora estrainekoz. Aitatxok gordeta zuen kutxa bat erakutsi zidan eta barruan ea zer zegoen galdetu nionean txutxe zirela esan zidan. Ireki nuen eta niretzat prestatutako aizkora txiki bat zegoen.
Hortik aurrera, entrenatzen hasi zinen?
Lehenik eta behin aitatxorekin probak egiten aritu nintzen; zein eskurekin moldatzen nintzen hobeto jakiteko. Azkenean, aizkora ezkerrarekin hartzen dut eta eskuinarekin kolpea eman, horrela hobeto aritzen naiz eta.
Zein motako entrenamentuak egiten dituzu?
Normalean, astean hiru egunetan entrenatzen dut aitatxorekin, Mendaroko etxetik hurbil dagoen mendi batean. Egun batzuetan 15 minututan aritzen naiz eta beste batzutan ordu erdiz.
Zure aitak esaten du azkar ikasten duzula. Zer diozu?
Hasierako entrenamenduetan enborraren zati txiki bat mozten nuen bakarrik, gero enborraren erdia, enborraren erdia eta pixkat gehiago eta orain enborra osoa. Horregatik hasi naiz erakustaldiak egiten, enborra osoa mozten dudalako.
Non eskaini zenuen lehen erakustaldia?
Elgoibarko Altzola auzoan, bertako San Juan jaietan. Ordutik aurrera hainbat lekutan izan naiz, Eibarren, Aztirian, Mendaron, Elorrion, Arraten eta Ziordian.
Senideek zer esaten dizute?
Amak eta birramonak aizkora arriskutsua dela eta lagatzeko esaten didate, baina niri gustatzen zait eta jarraitu nahi dut.
Beste kirolen bat praktikatzen duzu?
Bai, kirola egitea asko gustatzen zait, batez ere futbola eta esku pilota. Frontoian ere entrenatzen naiz eta oso ondo pasatzen dut.
Animatzen dituzu eskolako lagunak herri kirolak praktikatzera?
Ez. Hirugarren kurtsoa hasi dut Mendaroko San Jose ikastolan eta oraingoz ez diet ezer esan. Bakoitzari gauza bat gustatzen zaio eta neri ere lagunek ez didate ezer esaten.
Aita aizkolari izanda, berak emandako pausoak jarraitu nahi dituzu?
Aizkoraren mundua jaio nintzenetik ezagutu dut etxean. Txiki txikitatik aitatxoren entrenamenduak eta erakustaldiak ikustera joan izan naiz eta orain pozik nago ni ere hasi naizelako enborrak mozten. Hala ere, oraindik ez dakit handitzerakoan aizkoran jarraituko dudan ala ez, nik ondo pasatu nahi dut bakarrik.
Gogorra egiten al zaizu leku batetik bestera joan behar izatea erakustaldiak eskaintzera?
Udaberritik aurrera leku askotan aritu naiz eta egia da pixka bat nekatu naizela. Hala ere, gustatu zait plazetan aritzea eta jendearen txaloak jasotzea.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |