Diario de Noticias de Gipuzkoa

ZIRITIK

Josu Jon joaki delarik

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

A
TZOKO egunkari gehienetan mintzo ziren Josu Jon Imazez, eta ia denek EBBren lehendakari izaten segitzeko bidea zabalik zuela ikusten zuten, ponentzia adostua lortu ondoren. Gaurko egunkarietan ere Josu Jon hizpide dute denek, baina gaurko orrietan Izazpipeko semearen agurra da albiste. Bigarrenez hautatua izateko dena alde zuela uste izatetik badoala jakitera pasatu gara ordu gutxiren buruan. Batzuen poza beste batzuen kezkarekin nahasi da. Kalaka saioan dihardugunok sen zorrotza dugu, inondik ere. Egunak generamatzan denboraldiko lehen saiora, datorren asteazkenekora, Josu Jon eramateko ahaleginetan. Sekula ez dira lorpen errazak izan guretzat. Euskal politikariek, kolore denetako abertzaleak barne, sekula ez dute euskarazko komunikabideen aldeko diskriminazio positiborik egin. Guri ezezkoa eman eta egun gutxira, maiz ikusi izan ditugu hizkuntzaz eta ideologiaz arrotz behar lituzketen komunikabideetan. Transbertsalitatea agian? Josu Jon Imaz badoa. PSOErekin aparteko kimika, Zapaterorekin begikotasun berezia duen gizona, politikatik urruntzeko asmotan da. Euskaraz ere idatziriko gutun baten bitartez esan digu adio. Landutako esaldiak irakurri ditut bertan: "Mundu gero eta zabalago eta katramilatsuagoan aritu beharrez, baloreetan oinarritutako euskal nortasuna landuko duen Euskadiren alde dihardut, gurea maitatu nahiak ez gaitzan inoren kontra jardutera behartu". Badaki zertan ari den espainiarrak xarmatzeaz mintzo zen buruzagiak, ez dira noraezean emandako urratsak. Euskal alderdi nagusiaren etorkizun hurbileko ildo politikoa adostu ondoren doa: "Beti defendatu izan dut politikagintza sartu-irteneko esparru gisa". Sartutakorik ez da geratzen irten gabe, baina irtendako denek ez dituzte zimenduak duintasunez itzultzeko moduan uzten. Eta Josu Jon, desadostasunak desadostasun, duin eta zintzo doala uste dut.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
SELECCIÓN
Esait convocará una protesta si "se impone" el nombre de Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |