Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Elbereth taldearen lehen lanak euskal heavya bizirik dagoela aldarrikatzen du

bost urteko bidearen ondoren, legazpiarrek ortots zigiluarekin kaleratu dute diskoa

Hamar abestik eta bideo batek osatzen dute taldearen estreinaldiko lana, heavy klasiko estiloa oinarri hartuta

Elbereth taldeko kideak: Eneko Maiz, Xabier Urkia Inza, Ruben Sanchez, Iker Manso eta Aritz Legorburu.argazkia: utzitakoa

arkaitz almortza muro enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Ilusio handiarekin kaleratu du Elbereth talde legazpiarrak bere lehen diskoa, Gaueko Ilargia . Musika munduan urte dezente eraman arren, orain plazaratu du Ortots burdin hotsak diskoetxearekin. Lan honekin Euskal Herrian heavy musikak egun indarra izaten jarraitzen duela aldarrikatuko dute taldekideek.

Duela hamar urte jaio arren, orain dela bost hasi zen Elbereth gogor lan egiten. Denbora horretan zehar estiloz eta letraz aldatu dute. Hasieran garai bateko mundu epiko eta mitologikoaren inguruan abesten bazuten ere, orain gai orokorragoak aukeratzen ditu boskoteak. Lehenengo kantuetan gaztelania erabiltzen bazuten ere, alde batera utzi eta, euskaraz kantatzen hasi ziren. Hala ere, gaztelaniazko zenbait abesti badituzte, batez ere, zuzeneko emanaldietan kantatzen dituztenak.

Gipuzkoako gaztetxeetan eta tabernetan barrena ibili ostean, talde legazpiarrak bere lanak hamar abesti dituen Gaueko ilargia diskoan bildu ditu. Batzuk erritmo bizkorra dute eta beste batzuk ordea, mantsoagoak dira, baina guztiek dute heavy metal klasikoaren esentzia.

Ortotseko arduraduna den Inaxio Esnaolak taldearen lanaren inguruan "bihotzarekin egindako testigantza" dela adierazi zuen. Bestalde, "ez dira orijinalak, ezta apartenak ere baina gustu handiz egindako abestiak entzun daitezke diskoan", esan zuen Esnaolak. Honekin batera gaineratu zuenez, "nostalgiaz beterikoa" da, "musikalki nola zenbait abestiren letretan ere".

elbereth Beteranoa adinez, baina izpirituan gaztea den Legazpiko taldea bost lagunek osatzen dute. Iker Manso (Menz) da ahotsa jartzen duena eta aldi berean gitarra jotzen ditu, instrumentu bera ere jotzen dute Xabier Urkia Inzak eta Ruben Sanchezek (Rufo). Baxuaz berriz, Aritz Legorburu (Legor) ardura-tzen da.

Euskal Herrian beti izan du garrantzia heavy eta rock musikak eta horren isla dira urteetan zehar herrietako eszenatokietan ikusi izan diren taldeak, hala nola, Su Ta Gar, Latzen, Asgarth edo Idi Bihotz. Esan daiteke talde legazpiarraren doinuak eta erritmoak hauen an-tzekoak direla.

urte beteren ostean Musika taldeek, orokorrean, diskoa bat kaleratzen dutenean diskoetxe batekin egiten dute. Elberethek ere hori egin du eta bere lehen diskoa Ortots burdin hotsakekin plazaratu du.

Urtebete bete berri du diskoetxe independiente honek eta azken disko honekin dagoeneko lau lan kaleratu ditu. Bere arduraduna den Inaxio Esnaolak adierazi zuen bezala, hasierako helburu berarekin jarraitu du, "rock gogor eta heavy metal musika jorratzen duten Euskal Herriko taldeak bultza-tzen".

Taldearen diskaren aurkezpean Esnaolak esan zuen bezala, "ekoizpen honekin diskoetxeak aurrera egiten jarraitzen du, independen-tzian lan egiten, filosofia bera mantenduz, musikaren alde eginez". Honekin batera, diskoetxearen arduradunak gehitu zuen autoekoizpenaren alde egiten duten talde bereizgarrien diskoak babesteko eta beren musika lau haizeetara zabaltzeko prest daudela.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
berak esana
fitxa teknikoa
Taldea. Elbereth.
Diskoaren izena.Gaueko Ilargia
Abesti kopurua. 10.
Gehigarriak. Bideo bat.
Taldekideak. Iker Manso (Menz): ahotsa eta gitarra; Eneko Maiz: bateria; Xabier Urkia Inza: gitarra; Ruben Sanchez (Rufo): gitarra; Aritz Legorburu (Legor): baxua.
Urtea. 2007.
Harremanak. elberethtaldea@hotmail.com.
Diskoetxea. Ortots burdin hotsak.
Kontaktua. ortots@gmail.com
LA FRASE
"Bihotzarekin egindako testigantza da. Gustu handiz egindako abestiak ditu diskoak"  inaxio esnaola .  Ortotseko arduraduna
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |