Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Zinemaldiak 20.000 ume baino gehiago lortzeko erronkari aurre egingo dio aurten

'ice age' filma izango da goizero belodromoan

'Eraman itzazu gurasoak zinera' ekimenaren baitan pelikula gehiago eskainiko dira Antzoki Zaharrean

elene arrazola enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Etxeko txikienek ere gozatu ahal izango dute irailaren 20etik 29a bitartera arte Donostiako Zinemaldiaz, izan ere, haurrentzako filmak proiektatuko dira goizero Anoetako Belodromoan. Ekimen honetaz gain, irailaren 29an, Eraman itzazu gurasoak zinera iniziatiba jarriko da martxan. Egun honetan, familia osoa elkarrekin zinemara joateko proposamena luzatuko dute antoltzaileek. Hitzordua Alde Zaharreko Antzoki Zaharrean izango da.

Pelikulak ikusteko moduak aldatu eta formatu eramangarriagoetara egokitzen ari diren garai hauetan, zinea pantaila handian ikustearen magia esperientzia berdingabea da, gazteenentzat bereziki. Etorkizuneko ikusle hauentzat, gainera, Zinemaldira inguratzeko lehenengo aldia izan daiteke.

filmak denentzat Belodromoan gauzatuko den Zinerik Handiena Txikientzat ekimenean 20.000tik gora haurrek parte hartzea espero dute antolatzaileek. Goizero proiektatuko dira filmak eta Gipuzkoa osoko ikasleak inguratuko dira bertaraino. Horretarako pantaila erraldoia egokituko da eta Ice Age pelikulaz gozatu ahal izango dute txikiek.

Gipuzkoako ikastola eta ikastetxeetako ikasleek duela urte asko Donostiako Zinemaldian arrakasta handiz ospatzen den esperientzia paregabe batean esku hartzen dute horrela, 3.000 ikusleentzako lekua duen areto batean neurri aparteko pantailan film batez gozatuz.

Horrez gain, Eraman itzazu gurasoak zinera ekimenak familia osoa elkarrekin zinera joatea ahalbide-tzen du, euro baten truke, europar ekoizpeneko estreinaldiko filmak ezagutuz. Piccolo, Saxo et compagnie (Piccolo & Saxo) eta Vinnare och förlorare (Irabazleak eta galtzaileak ) dira ekimen honen eskutik, irailaren 29an, Antzoki Zaharrean ikus ahal izango dituzten bi pelikulak.

Pelikula hauek euskarara bikoiztutako bertsioan proiektatuko dira, eta aurrerantzean film hauek Gipuzkoako hainbat herritan banatuko dira. Halaber, Belodromoan euskarara bikoiztutako bertsioan estreinatuko da Sarah Robertson eta Adam Ravetchen Artic Tale .

'Vinnare och Förlorare (Irabazleak eta galtzaileak)'

Fredrik Magdaren aita da bere ametsetako zaldia aurkitu du. Dena den, zaldi horrek ez du irabazteko gogorik. Fredrikek gero eta denbora gehiago eskainiko dio zaldiari, eta gero eta gutxiago alabari. Aita gutxitan ikusten duenez, amonarekin joaten da sarri bingo areto batera. Bertan, Helena ezagutuko du, bingoko langilea eta bizitzan irabaztea bilatzen duena. Helenak maitasuna eta aitatasuna zer den erakutsiko dio protagonistari.argazkiak: n.g

'Piccolo, Saxo et compagnie (Piccolo & Saxo)'

Gauzak ez daude ondo Musika planetan. Musika-tresnen familia guztiak haserre daude eta etengabe ari dira sesioan. Guztia Sol, La eta Do giltzen desagertzearekin hasi zen, eta argi dago familietako bakoitzak besteari leporatzen diola errua. Kakofonia erabatekoa da: instrumentu bakoitzak bere artean jotzen du eta inork ez du Orkestra Handiari buruz deus jakin nahi. Alabaina, zurezko instrumentu bat, Piccolo, Saxo metalezko musika-tresnaren lagun onena bihurtzen denean, Do notak ezin du horrelakorik sinetsi. Bi horiek adiskide egin badira eta elkarrekin giltza galduen bila abiatzea erabaki badute, ziur musika handia aurkituko dutela kale-kantoiaren bueltan. Hartara, hirurak elkarrekin tranpaz eta arriskuz beteriko abenturan murgilduko dira. Harmonia lortzea ez da lan erraza, ez alajaina!

'Ice age (Izotz aroa)'

Duela 20.000 urte Kristo aurretik, Lurra arriskuz beteriko mundu zoragarria zen. Izoztuta ez hiltzearren, bertan bizi diren izaki guztiak hegoalderantz emigratzen ari dira. Salbuespen bakarrak Manny izeneko mamut iletsua eta Sid deituriko hartz nagi alferrontzia dira, elurretan gizakien haurtxo bat topatu dutenak, eta Sidek berau gurasoei itzuli nahiko dielarik. Taldeari Diego eta Scrat batu zaizkie.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |