|

Bizilagunak herri bazkarian gozatzen, Zumaiako Erribera kalean, Olarro Egunean.argazkia: utzitakoa
zumaia. Laugarren urtez ospatuko dute zumaiarrek larunbatean Olarro Eguna. Aurtengo nobedadea, koadrilen arteko batel estropada izango da. Oraingoz, 37 taldek eman dute bertan parte hartzeko izena.
Halaber, edizio honetako lehiaketa gastronomikoan aldaketak izango dira eta guztiek olagarroa patatarekin prestatu beharrean, lehengaia banatuko zaie eta norberak jarriko dizkio osagaiak.
Goizean goizeko dianarekin hasiko da festa eguna. Ondoren, III. Argazki Rallya egingo dute eta, izena emateko, 8.30etik 9.30era gerturatu beharko dute partehartzaileek turismo bulegora. Lehiaketa gastronomikoa 10.30etik 13.30era ospatuko da Eusebio Gurrutxaga plazan. Iñaki eta Irati trikitilariak kaleetan zehar ibiliko dira 11.00etatik aurrera eta 11.00etatik 14.00etara elikagaien azoka eskainiko da Eusebio Gurrutxagan. Ordu berean, ate irekiak izango dira Kofradiako arrainen benta aretoan.
Pulpo elkartean olagarro harrapatzaile izandakoentzat hamaiketakoa eskainiko dute 11.15ean. Gaztetxoek ere festa egunarekin goza-tzeko aukera izango dute, 11.30etik 13.30era tailerrak izango baitira Kofradian bertan.
Sugarri txarangaren kalejira 12.00etan izango da eta, ondoren, Beheko plaza abesbatzak emanaldia eskainiko du herrian zehar. Txosna inguruan olagarro zopa dastatuko dute 13.30ean. Ondoren, lehiaketa gastronomikoaren sari banaketa izango da. Aurten ere herri bazkaria egingo dute Erribera kalean.
Larunbat arratsaldean jarraituko dute bizilagunek ospakizunekin eta arraunlariek eta zaletuek estropada gunerainoko kalejira egingo dute 17.00etan hasita, Piraguako Munduko Txapelketan parte hartu duten gazte zumaiarrekin batera. Arratsaldean, berriz ere ate irekiak izango dira Kofradiako arrainen benta aretoan, 17.00etatik 20.00etara. Aurten lehenengo aldiz antolatu den I. Olarro Ikurriña ospatuko dute 18.00etan Txomin Agirre kaian. Koadrila arteko batel estropada izango da eta, amaitzean, berriro kalejiran joango dira Kofradiaraino eta bertan sari banaketa egingo dute. Ondoren, Piraguismoko Munduko Txapelketan parte hartu duten piraguista zumaiarrei omenaldia egingo zaie.
Olagarro burruntziak eta sagardoa eskainiko dituzte 19.00etatik aurrera txosnetan eta, ordu berean, The Mckensy´s clan band taldeak kaleak girotuko ditu. Gauean ere hainbat ekitaldi izango dira. Zumaiako rock taldeek kontzertua eskainiko dute 22.30ean Kofradiako plazan eta 23.00etan Golden Apple Quartet taldea arituko da Eusebio Gurrutxaga plazan abesten. Jarraian, The Mckensy´s clan band taldearen saioa izango da.
Herri bazkarirako txartelak eta Olarro Eguneko kamisetak eta zapiak salgai dituzte Zumaiako turismo bulegoan eskuratu nahi dituen ororentzat.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |