Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko udal euskaltegiak 30 ikastarotik gora eskainiko ditu ikasturte berrian zehar

eskolak doan izango dira eta irailaren 21a arte izango da bertan izena emateko aukera

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Udal euskaltegia lanean hasi da dagoeneko 2007-2008 ikasturte berriarekin batera. Modu honetan, urtean zehar euskara ikasteko 30 ikastaro baino gehiago eskainiko dituztela aurreratu zuten Azpeitiko euskaltegiko arduradunek, eskaintza zabala aurkeztuz hamasei urte gorako herritar eta kanpotar guztiei.

Ikastaro berrietan parte hartu nahi dutenek izen-emate epea zabalik dute eta horretarako azken eguna hilaren 21a izango da. Inskripzioa Perdillegi kaleko udal euskaltegiko egoitzan egin beharko da 8.00etatik 18.00etara bitartean, 943 811947 telefono zenbakira deituz, edo Internet bidez, euskaltegia@erabili.com e-posta eta www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak orrian. Bestalde, azkoitiarren udal euskaltegia ere bada Azpeitikoa eta, horregatik, Azkoitiko Udaleko Kultura sailean ere izena emateko aukera izango dela adierazi zuten arduradunek.

Eskaintzen diren ikastaroetan pertsona desberdinen beharrak hartzen dira kontuan. Honela, euskara maila desberdinez gain, etorkinen beharretara egokitutako Aisa ikastaroa edota ostalaritza, irakaskuntza, guraso edo administrazio arloetara zuzendurikoak izango dira.

Urtean zehar ematen diren ikastaro guztietan bezala, Azpeitiko udal euskaltegiak euskara ikasteko hainbat erraztasun emango dizkie ikasleei. Hiru diru laguntza desberdin dituzte: asistentzia beka, etxe bereko kide bat baino gehiago izena emanda dauden kasuentzako dena eta diru sarreren araberakoa.

Asistentzia bekaren bidez, ikasleak ikasturtean zehar %85eko asistentzia eduki badu, ordaindutako kopuru guztia itzuliko zaio. Etxe bereko kide bat baino gehiago joanez gero, kide batek matrikula osoa ordainduko du eta besteek, berriz, erdia. Diru sarreren araberako laguntzetan, familia unitatearen irabazi garbiak hartzen dira kontuan, honela, matrikula erdia edo laurdena soilik ordaintzera iritsi daitezke ikasleak.

EGA ikastaroa udan Udako oporraldietan ere lanean aritu dira Udal Euskaltegian eta Euskara Gaitasun Agiria (EGA) ikastaroa antolatu zuen uztaila eta iraila bitartean. Udazblai programaren baitan egindako ikastaroaren bidez, ikasleek EGA azterketa prestatzea zuen helburu. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |