Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

'Zizurkilen barrena' bekarako eskaerak egiteko epea amaitzear da

emakume baserritarren iragana aztertu nahi dutenek larunbaterako jakinarazi beharko dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zizurkil. Aurten ere beka bat eskainiko du Zizurkilgo Udalak herriaren historiaren zati bat aztertzeko. Oraingoan, Zizurkilen barrena beka herriko emakume baserritarren ingurukoa izango da eta, aurkezten direnek, haien beharren diagnosi bat egin beharko dute. Eskaera irailaren larunbata baino lehen aurkeztu beharko da Zizurkilgo Udalean.

Zehazki, Zizurkilgo emakume baserritarren lana, aisia, kultura eta giza esparruko beharrak izenburua du Udalak eskaini duen bekak. Bide honetan, arlo hauei guztiei lotutako datuak jaso beharko dira.

Informazioa jasotzeko Udalak berak gomendatutako baserrien zerrenda begiratu, bertara joan eta 18 eta 80 urte bitarteko emakumeei inkesta egin beharko die bekadunak. Baserri horietako emakumeekin hizketaldia izan ondoren, ondorioak atera beharko dira.

Lana paperean eta CDan aurkeztu beharko da, bi formatuetan. Bestalde, hiru ataletan banatuta egongo da azterketa. Alde batetik, egindako inkestak aurkeztu beharko dira, banaka, erantzunekin. Bigarren atalean, zehaztutako esparruetan bildutako ondorioak jaso beharko dira. Azkenik, hirugarren atalean adin bakoitzari dagozkion ondorioak egongo dira, aurreko atalean zehaztutako esparruei erreferentzia eginez.

Bekadunak Lehen Hezkuntzako titulua edo baliokidea izan beharko du gutxienez. Honez gain, EGA edo euskaraz dakiela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko du. Gainera, baserri mundua hurbiletik ezagutzea ere eskatuko dute beka jaso ahal izateko. Bestalde, informatika ezagutzak ere baloratuko dira eta, azkenik, elkarrizketak egiten ere esperientzia izan beharko du.

Bekadunaren izena urriaren 21ean antolatuko den Azoka Berezian jakinaraziko da. Informazio gehiago nahi duenak Zizurkilgo udal bulegoetara jo beharko da edota 943 692495 telefono zenbakira deitu. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |