Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Pasaiako udal euskaltegiak izen-ematea zabaldu du

Matrikulazio kanpaina berriaren leloa 'Nahi baduzu... egingo duzu' da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

pasaia. Pasaiako Udal Euskaltegiak 2007-2008 ikasturterako matrikulazio kanpaina martxan jarri du Nahi baduzu... egingo duzu lemapean. Kurtso berria 2007ko irailaren 25etik 2008ko ekainaren 20ra izango da.

"Hogeita bi urte daramatzagu euskalduntze eta alfabetatze lanetan, nahiz herrian euskararen erabilera sustatzeko ahaleginetan. Horretarako, ikastaro eta ordutegi aukera zabala eskaintzen diegu bai euskara ikasten hasi nahi dutenei bai ikasprozesuan aurreratu eta hobetu nahi dutenei. Maila guztietako ikastaroak antolatzen dira. Gainera azterketa desberdinak prestatzen dira: EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialeko azterketak, HABEko maila egiaztatzeko azterketak eta administrazioko hizkun-tza eskakizunak", azaldu zuen atzo Kontsuelo Gorostidik, euskaltegiko zuzendariak.

Udal Euskaltegiak, herritar guztien beharretara egokitu nahian, 7.00etatik gaueko 22.00ak arte erritmo eta maila ezberdinetako ikastaroak eskaintzen ditu.

Diru-laguntzak Urte osoko matrikularen kostoa 399 eurokoa da pasaitarrentzat eta 412 eurokoa pasaitarrak ez direnentzat. Pasaiako Udalak matrikularen %75 berreskuratzeko aukera ematen duen beka sistema eskaintzen die langabetuei eta %50 gainontzekoei.

Matrikulaldia irailaren 18an amaituko da eta informazio gehiagorako edo izena emateko Euskaltegira bertara hurbildu (Euskadi Etorbidea 61, Trintxerpe), harremanetan jarri euskal@pasaia.net korreo elektronikoaren bidez, edo 943 00 43 40 telefonora deitu goizeko 8.00etatik 19.00etara bitartean.

Ikastaroez gain euskararen erabilera indartzeko hainbat programa garatzen ditu euskaltegiak, esate baterako, kanpo-ekintzak (txangoak, hitzaldiak, txapelketak), mintzalaguna (euskaltegitik kanpo euskaraz hitz egiteko aukera ematen duen egitasmoa), mintzatratuak (hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzen duen egitasmoa), Santa Ageda bezperaren inguruan antolatzen den kultur astea eta asteburuko barnetegiak. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |