Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Segura eta Zegama arteko errepidea zabaldu eta berritzeko lanak gabonak baino lehen hasiko dira

hobekuntzen lehen engo fasea amaituta dago, bigarrenari ekingo diote berehala

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zegama. Edurne Albizu, Zegamako alkate aukeratu berriak (PNV), udalerria Segurarekin lotzen duen errepidea hobetzeko lanen bigarren fasea (GI-2637) gabonak baino lehen hasiko dela adierazi du.

Hobekuntzen lehenengo fasea amaituta dago. Idiazabaldik Segurara bitarteko tartean zabaltze eta berritze lanak eginda daude, errotonda berri, bidegorri eta abarrekin. Obra honen bigarren fasean Seguratik eta Zegamara bitarteko zatia berritu egingo dute, bidegorria barne.

forma akatsak Diputatuen Kontseiluak proiektua onartu eta obrak herri onurakotzat jo zituen forma akatsak zuzendu ondoren. Izan ere, lan hauen ondorioz atxiki beharreko lur azalera kopurua murriztu egin da, beraz, hilaren 21 bitarte ikusgai izango dituzte aldaketak udaletxean herritarrek, eta ondasun eta eskubideen titularrek alegazioak aurkezteko aukera izango dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuan.

Zegamako alkate berriak, Edurne Albizuk adierazi duenez, "alkate-tza hartu bezain pronto, uztailean, Diputazioan bilera bat eduki nuen gai honi buruz. Bertan esan ziguten obraren lehenengo partea, Seguratik Kortaberriako bidegurutzeraino adjudikazio lehiaketa egina zegoela eta aztertzen ari zirela aurkeztutakoen eskaintzak erabaki bat hartu eta obra adjudikatzeko. Bitartean oporrak-eta izan direnez, itxaroten ari naiz ea noiz abisatzen didaten, lana egin behar duen enpresa zein den eta obrekin noiz hasiko den jakiteko".

Datu zehatzik eduki ez arren, alkateak ez du uste gehiegi atzeratuko denik eta bi hilabete barru lanean hasita egotea espero du, gabonak baino lehen bai behintzat. Asko itxaron behar izanda, baina badirudi obrak hastear daudela. >j.l.e.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |