|

Atzo eskainitako prentsaurrekoko une bat. argazkia: A.D.
arrasate. Arrasate eta Leintz (Aretxabaleta eta Eskoriatza) udal euskaltegiek Egizu euskaraz!. Nahi baduzu... egingo duzu lelopean atzo aurkeztu zuten ikasturte berriaren eskaintza. Era honetan, ikastaro ugari prestatu dituzte 2007-2008 kurtsorako: EGA prestatzeko eskolak, mintzamena lantzeko ikastaroak, herriko euskara eta euskalduntze eta alfabetatze saioak, besteak beste.
Aretxabaletako alkate den Inaxio Garrok azaldu zuenez aurtengo kanpainan aukeratutako goiburuak "nahi izatea ahal izatea dela adierazten du". Garrorekin batera, Arrasateko alkatesa, Ino Galparsoro eta Arrasate eta Leintz udal euskaltegietako zuzendari diren, Amaia Arana eta Karmele Agirregabiria, hurrenez hurren, izan ziren.
Halaber, Aranak azpimarratu zuen aurten ere ume etorkinen-tzako errefortzu klaseekin jarraituko dutela. "Iaz 40 gaztetxo izan genituen, hauek euskara ikasteko prozesua ikastetxean hasten dute eta, gurekin, eskolaz kanpo euskara indartzea lortu nahi da", gaineratu zuen.
ikasleen perfila Aldi berean, Aranak gogoratu zuenez, 2006-2007 ikasturtean 425 ikasle izan ziren bi euskaltegietan, horietatik 403 saio presentzialetan eta 22 Boga autoikaskuntza programaren bitartez. Gehiengoa, hau da %65,41 emakumeak ziren eta horien guztien batez besteko adina 36 urtekoa zen.
Beraz, ikastaroetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko aukera dute izena emateko. Horretarako, euskaltegietako bulegoetara jo beharko dute, Arrasateko kasuan 10.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 18.00etara; Aretxabaleta eta Eskoriatzakoan, aldiz, 10.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 19.00etara.
Bestalde, ohiko metodoen gehigarri gisa, SMS bidezko mezuak izango dira protagonista aurten. Ekimen honekin erabiltzaileei ekitaldiak eta bestelako berriak iritsiko zaizkie telefono mugikorrera. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |